Wikipedia, Entziklopedia askea
Carl Friedrich Philipp von Martius
(
Erlangen
,
1794ko
apirilaren 17a
?
Munich
,
1868ko
abenduaren 13a
) alemaniar botanikari eta esploratzailea izan zen.
1814an, Erlangengo Unibertsitatean graduatu zen, unibertsitateko lorategi botanikoko landareen katalogo kritikoa zen tesi batekin. 1817 eta 1830 bitartean,
Johann Baptist von Spixekin
bidaiatu zuen Brasilen,
Maximiliano I.a Josef Bavariakoa
erregeak eskatuta. 10.000 kilometro egin zituzten
Rio de Janeirotik
eta
Amazonastik
, espezie botanikoak biltzen.
Brasilgo bidaiaren ibilbidea
Europara itzulita, Municheko lorategi botanikoaren eta herbarioaren kontserbatzaile izendatu zuten, eta 1826tik 1824ra hiriko unibertsitateko botanika-irakaslea izan zen.
Botanika-liburuak eta Brasilen egindako bidaiaren kontakizuna argitaratu zituen. Haren lanik ezagunena
Historia naturalis palmarum
da, palmen deskribapen ilustratua. Urtebetetze-egunean Palmen Nazioarteko Eguna ospatzen da. 1840an hasi zen bere lanik garrantzitsuena idazten,
Flora Brasiliensis
. Hil ondoren, 1906an amaitu zen.
Landare-bildumarekin Herbarium Martii osatu zen, 36.000 espezieko 600.000 espeziez osatua. 1870ean Belgikako gobernuak erosi zuen.
- Versuch einer Monographie der Sennesblatter
. Junge, Erlangen 1857
- Goethe und Martius
. Nemayer, Mittenwald 1932
- Conspectus regni vegetabilis: secundum characteres morphologicos praesertim carpicos in classes ordines et familias digesti...
1835
- Nova genera et species plantarum :quas in itinere per Brasiliam MDCCCXVII-MDCCCXX jussu et auspiciis Maximiliani Josephi I., Bavariae regis augustissimi instituto. 3 liburuki