Wikipedia, Entziklopedia askea
Caravan of Courage: An Ewok Adventure
(
euskaraz
:
≪Kuraiazko Karabana: Ewok Abentura≫
),
1984ko
John Korty
estatubatuarrak zuzendutako
zientzia-fikziozko
eta
abentura film
bat da.
Star Wars
unibertsoan oinarritua dago,
Endor ilargian
, eta
Star Wars V. Atala: Inperioaren Kontraerasoa
eta
Star Wars VI. Atala: Jedi Zaldunaren Itzulera
filmeen artean
Ewoktarrek
burututako gertaeratan.
Eric Walker
,
Warwick Davis
,
Fionnula Flanagan
,
Guy Boyd
eta
Aubree Miller
aktoreek antzeztu zuten.
Ewoks: The Battle for Endor
(1985) jarraipena izan zuen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Towani familiako senideak beren espaziontziak
Endor ilargiaren
aurka talka egitean elkarrengandik bananduak izango dira. Gurasoak (
Fionnula Flanagan
eta
Guy Boyd
) Gorax erraldoiak atzemango ditu, Mace (
Eric Walker
) semea eta Cincel (
Aubree Miller
) alaba desagertu egingo diren artean.
Ewoktarrek
bi haurrak espazio-ontziaren hondakinen artean topatu eta haurrek beren gurasoen erreskateari ekiteko Endorreko biztanle mesfidati hauen konfiantza bereganatu beharko dute.
|
---|
Atalak
| |
---|
Spin-offak
| |
---|
Beste proiektu batzuk
| |
---|