Capua
|
---|
Italiako udalerria
|
|
|
|
|
Estatu burujabe
|
Italia
|
Eskualdea
|
Campania
|
Probintzia
| Casertako probintzia
|
Posta kodea
| 81043
|
---|
ISTAT
kodea
| 061015
|
---|
Herriburua
| Capua
|
---|
|
Koordenatuak
| 41°06′20″N
14°12′50″E
/
41.1056°N 14.2139°E
/
41.1056; 14.2139
|
---|
|
|
Azalera
| 48.6 km²
|
---|
Altuera
| 25 m
|
---|
Mugakideak
| Bellona
,
Caserta
,
Castel di Sasso
,
Castel Morrone
,
Grazzanise
,
Pontelatone
,
San Prisco
,
San Tammaro
,
Santa Maria Capua Vetere
,
Santa Maria la Fossa
,
Vitulazio
eta
Casagiove
|
---|
|
Biztanleria
| 17.609
(
2023ko
urtarrilaren 1a
)
?684 (2018)
|
---|
Dentsitatea
| 362,33 bizt/km²
|
---|
|
Telefono aurrizkia
| 0823
|
---|
Ordu eremua
| UTC+01:00
eta
UTC+02:00
|
---|
Katastro kodea
| B715
|
---|
Sailkapen sismikoa
| 2
(Ertaina)
|
---|
Matrikula
| CE
|
---|
comune.capua.ce.it
|
Capua
[1]
Italiako
hiria da,
Casertako probintzian
;
Napolitik
26 km-ra,
Volturno
ibaiaren ertzean dago. Antzina,
Campaniako
hiriburua zen.
Erromako Errepublikako eta Erromatar Inperioko hiri garrantzitsuenetariko bat izan zen. Ondorioz, arkitektura-ondarea eta monumentuena oso aberatsa da: zubiak, gazteluak, dorreak, elizak eta era askotako eraikin eta piezak.
Diotenez, Capua
etruriarrek
sortu zuten K.a. 600. urte inguruan, baina giza kokaleku zaharragoen aztarnak ere badaude inguruetan, K.a. VIII. mende hasiera ingurukoak.
Capua eta Erroma
Via Appiaren
bitartez lotuta zeuden K.a. 312. urteaz gero: izan ere, Erroma zen Italiako hiririk handiena eta Capua bigarrena. Famatuak ziren bertako brontzeak, lurrinak, aberastasunak eta bizimodu ona. Espartakoren agindupean Capuan esklaboen matxinada izan zen K.a. 73. urtean.
Hainbat agintari eta botere-talderi lotuta egon zen mendeetan: etruriarrak,
samnitak
, erromatarrak, kartagotarrak, bandaloak, sarrazenoak, aragoiarrak, frantziarrak, besteak beste.
Antzinako Capua hiriaren kokalekua, gaur egungo
Santa Maria Capua Vetere
udalerriari dagokion eremu inguruan zen. Hiriaren lurrak Volturno ibaiaren bokalerainokoak ziren; ibaiaren iparraldera zegoen eremuari
Ager Falernus
zeritzon eta hegoaldekoari
Ager Campanus
. Bestalde,
Callicula
mendiaren eskualdeari, Calenus-tik Casilinum bitartekoari,
Campus Stellatis
zeritzon.
Augustoren akueduktuaren eta anfiteatroaren (erromatarrek eraikitako lehenengoa) aztarna batzuk irauten dute, baita ondoko garaipen-arku batenak ere. Kapitolioa ere ba omen zen, baina horren hondakinek ez dute iraun gaur arte. Hiriaren harresi zati batzuk ere gorde dira.
Aro askotako antzinako aztarna mordoa daude, edozein modutan ere: hilerriak, tenpluak, termak, sartu-irten egiteko hiriko ateak, teatroa eta abar.