Martha Jane Cannary
edo
Martha
Cannary
(deitura
Canary
gisa iturri batzuetan) ezizenez
Calamity Jane
(euskaraz,
Joana Zorigaizto
) Estatu Batuetako
Mendebalde urrunaren
konkista urteetako pertsonaia da.
Familia txiro batean jaio zen 1850eko hamarkadan
Missouri
estatuan, baina familiak zor auziengatik ihes egin zuen handik.
1862
eta
1864
artean
urre sukarrean
barneratu ziren
Montana
aldean. Ama Montanan hil zen zen
1866an
eta aitak 1866ko udan familia
Utah-
ko
Salt Lake City-
ra, zuzendu zuen, non gizonaren arrastoa desagertu zen
1867an
[1]
.
Umezurtz, Salt Lake Cityko familiek adoptatutako bere anai-arrebengandik bananduta, Marthak 12 urte ditu eta harrera familia batekin kokatzen da Piedmont herrian,
Wyomingen
. Han lanbide asko baliatzen ditu bizirik irauteko : sukaldaria, tabernako zerbitzaria, saloiko dantzaria.
1870eko hamarkadan, saiatu zen gizon mozorrotuta armadan sartzen, baina litekeena da
1874an
George Custer jeneralaren
armadako
esploratzaile gisa
aritu izana. Datuak daude diotenak Fort Laramie soldaduen gunean prostituzioan aritu zela ere.
1875ean
, Walter Jenney irakasleak zuzendutako Black Hills mendietako espedizio geologikoan sartu zen. Bidaia horren kronika batean aipatzen da
Calamity Jane
ezizena lehen aldiz prentsan,
Chicago Tribune
ko artikulu batean. Espediziora joandako kazetariak argazkia ere egin zion, gizonezko jantziarekin
[1]
.
Urte haietan inguruetako
amerindiarren
kontrako gerretan ari zen
AEBetako Armada
. 1876an izan zen Custerrek galdutako
Little Big Horneko gudua
, eta horren ondoren, indiarren kontrako gerrak sentsazionalismo berezi batekin tratatu ziren prentsan eta dibulgazio liburuetan. Giro horretan egin ziren famatuak
Wild Bill Hickok,
edo
Buffalo Bill
bezalako pertsonaiak, eta Calamity Jane izena ere agertzen hasi zen legenda edo kontakizunetan.
Hala ere, kontakizun horietako gehienek oinarria dute Janek berak 1896an argitaratutako Autobiografia batean, non hainbat gerrate indiarretan ageri den: Little Big Hornen bertan,
Arizonako
indiarren kontrako gerrateetan, mezulari gisa ere 140 kilometroko bidaia bat egin zuen abiadan behin
Platte
ibaia igerian igaroz...
Autobiografiako kontu hauek gehienak ez omen dira oso sinesgarri geroagoko ikerlarien arabera, eta lotuta daude Janeren urte haietako bizibidearekin: show ibiltarietan ibiltzea bere balentriak azaltzen, eta horretarako zennbat eta abentura gehiago, hobeto. Ikuskizun txikietan egoteaz gain, Buffalo Billen Wild West ikuskizun handian ere parte hartu zuen, eta 1901eko Pan-American Erakusketan ere bai. Hala ere, ikuskizunek ez zuten pobreziatik atera, eta gaixo eta pobre hil zen
Deadwooden,
Hego Dakotan
, 1903an.
- McLaird, James D.
Calamity Jane: The Woman and the Legend
. Norman, Okla.: University of Oklahoma Press, 2005