Wikipedia, Entziklopedia askea
Caelum
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/7/7b/Caelum_symbol_%28Moskowitz%2C_variable_width%29.svg/24px-Caelum_symbol_%28Moskowitz%2C_variable_width%29.svg.png) |
---|
![](//upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/5/5e/Caelum_constellation_map.svg/285px-Caelum_constellation_map.svg.png) |
|
Laburdura
| Cae
|
---|
Genitiboa
| Caeli
|
---|
Sinbologia
| Zizela
|
---|
Eremua
| 124,9 gradu karratu
(
81. maila
)
|
---|
Izar kantitatea
(
magnitudea
< 3)
| 20
|
---|
Izarrik distiratsuena
| Alfa Caeli
(
itxurazko magnitudea
4,44)
|
---|
Meteoro euria
| Ez du meteoro euririk
|
---|
Konstelazio mugakideak
| Columba
,
Lepus (konstelazioa)
,
Eridanus
,
Horologium (konstelazioa)
,
Dorado
eta
Pictor (konstelazioa)
|
---|
|
Igoera zuzena
| 4 o 19,53' eta 5 o 5,02' artean h
|
---|
Deklinazioa
| -48,74,25 eta -27,02 artean°
|
---|
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrila
|
+
41
° eta −
-90
° latitude bitartean ikusgai.
|
Caelum
edo
Zizela
[1]
[oh 1]
?
latinez
:
Caelum
?
Nicolas Louis de Lacaillek
1750eko hamarkadan
Caelum Scalptorium izenarekin gehitu zuen
hego hemisferioko
konstelazio
ahul bat da. Gaur egungo 88 konstelazioen artean dago. Zortzigarren konstelaziorik txikiena da, eta 0,038
estereorradianeko
angelu batean dago,
Corona Australisena
baino apur bat txikiagoa.
Bere tamaina txikia eta
Esne Bidearen
plano galaktikotik
urrun egoteagatik, Caelum objektu interesgarri gutxi duen nahiko konstelazio hutsa da. Konstelazio honetako
izarrik
dizdiratsuena
Alfa Caeli
da, 4,45eko
itxurazko magnitudearekin
, eta konstelazio honetako gainontzeko izarren artean 5 magnitudea gainditzen duen beste izar bakarra
Gamma1 Caeli
da. Beste objektu nabarmengarri batzuk
RR Caeli
, gugandik 65,7
argi urtera
dagoen eta bere inguruan
exoplaneta
bat duen
izar bitar
bat,
X Caeli
,
Gamma1 Caelirekin
izar bitar optiko
bat osatzen duena eta
HE0450-2958
, hasieran, galaxia ikusgarririk gabeko zurruztada soil bat zirudien
Seyfert galaxia
bat dira.
Caelum, lehen aldiz,
XVIII. mendean
gehitu zuen Lacaillek, hego hemisferioko zeruetako beste hamairu konstelazioaren sortzailea izan zena. Lacaillek
frantsesez
eman zion izen
Burin
izan zen,
Caelum Sculptorium
bezala latinera itzulia. Francis Bailyk izen hau
Caelum
era laburtu zuen
John Herschelen
iradokita. Jatorrizko kartan konstelazioa
gubil
edo ziri bat bezala erakusten da, zizel bat bezala ezagutu izan den arren. Johann Bodek izena pluralean idatzi zuen (Caela Scalptoris) baina ez zuen arrakastarik izan.
- ↑
Euskaltzaindiaren
173. arauak
honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak ?latinezko grafia? erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere ?azalpen-izenak? erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".