Wikipedia, Entziklopedia askea
Cesar Augusto Gaviria Trujillo
(
Pereira
,
Risaralda
,
1947ko
martxoaren 31
)
kolonbiar
ekonomista eta politikaria da.
1990
-
1994
bitartean Kolonbiako Errepublikako presidentea izan zen.
Ekonomia
eta lege-ikasketak egin zituen Andeetako Unibertsitatean.
1978an
, Alderdi Liberaleko kide gisa,
Julio Cesar Turbayren
gobernuaren Plangintza eta Garapenerako ministrorde izendatu zuten. Aurrerago,
Virgilio Barcoren
gobernuan, Finantza-ministerioaren ardura zuela,
nekazaritzaren
erreforma diseinatu zuen, eta zerga-sistema modernizatu.
1987an
, Barne-ministro gisa,
gerrillarekin
elkarrizketatu zen eta
droga
-trafikoaren aurka ekin zuen.
1989an
,
Luis Carlos Galan
lehendakarigaiaren kanpainan parte hartu zuen, baina urte horretan bertan droga-trafikatzaileek hil egin zuten Galan. Gaviriak alderdiaren buruzagitza eskuratu zuen, eta lehendakaritzarako hautagai aurkeztu zuen bere burua
1990eko
hauteskundeetan, elkarrizketaren aldeko programa erreformista batekin. Lehendakari hautatu zuten gehiengo osoz, herrira bakea ekartzeko itxaropenarekin. Bere gobernuan alderdi politiko desberdinetako kideak sartu zituen eta, denen harridurarako, baita
M-19
gerrilla-taldeko kide ohi bat ere,
Antonio Navarro Wolff
. Haren agintaldian errotik aldatu zen droga-trafikoaren aurkako borroka, beren burua justiziaren eskuetan uzten zuten droga-trafikatzaileei
Estatu Batuetara
estraditatu gabe Kolonbian bertan epaitzeko eskubidea ematen zien dekretu bat onartu baitzuen. Halaber, talde paramilitarrak eta droga-trafikoan aritzen zirenak desegiteko informazioa ematen zutenei kartzela-zigorra arintzea agindu zuen.
1994n
, Amerikako Estatuen Erakundeko (AEE) idazkari nagusi hautatu zuten.
1996ko
apirilean, talde ezezagun batek bere anaia Juan Carlos bahitu zuen, eta lehendakari gisa irabazitako diruen berri eman zezan eskatu zuen.
2006an
,
FARCek
bere arreba (Liliana Gaviria Trujillo) bahitu eta hil zuten. 2005-2009 urteetan, Alderdi Liberaleko lehendakaria izan zen.