한국   대만   중국   일본 
Cesar Alierta - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Cesar Alierta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cesar Alierta

Bizitza
Jaiotza Zaragoza 1945eko maiatzaren 5a
Herrialdea   Espainia
Heriotza Zaragoza 2024ko urtarrilaren 10a  (78 urte)
Heriotza modua berezko heriotza : pneumonia
Familia
Aita Cesareo Alierta Perela
Ama Juana Izuel Labad
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Columbia Business School (en) Itzuli
Zaragozako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak abokatua eta enpresaburua
Enplegatzailea(k) Telefonica
Jasotako sariak
Kidetza Finantza eta Ekonomia Zientzien Errege Akademia

Cesar Alierta Izuel ( Zaragoza , Espainia , 1945eko maiatzaren 5a - ibidem , 2024ko urtarrilaren 10a ) espainiar enpresaburu eta abokatua izan zen.

Bizitza [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Bere aita, Cesareo Alierta , Zaragozako alkatea izan zen 1960ko hamarkadan , baita Real Zaragoza futbol taldeko lehendakaria ere. Bere anaia, Mariano Alierta , Espainiako Alderdi Popularreko senataria eta Zentro Demokratikoaren Batasuneko diputatua izan zen Espainiako Kongresuan.

Cesar Zuzenbidean lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean 1967an . Hiru urte geroago, Enpresen Kudeaketan master titulua lortu zuen New Yorkeko Columbiako Negozio Eskolan .

1996an Jose Maria Aznar Espainiako presidenteak Tabacalera enpresa publikoko presidente izendatu zuen. Aliertak erakundea pribatizatzeari ekin zion eta 1999an Seita enpresarekin fusionatu zuen Altadis sortzeko. Presidente zenean delitu egin zuen. Hori dela eta, Justiziak Tabacalera Auzia izeneko kasua ireki zuen delituak epaitzeko. Izan ere, karguaz baliatzea leporatu zioten enpresako akzioak informazio pribilegiatua erabiliz erosteagatik. 2009an Madrilgo Auzitegiak aske utzi zuen delitua preskribitu zelako. [1]

2000n Jose Maria Aznar Espainiako presidentearen gobernuaren ekimenez Telefonica telekomunikazio-enpresako lehendakari izendatu zuten, Juan Villalongaren lekukoa hartuz. Ia 16 urtez egon zen lehendakaritzan, 2000ko uztaila eta 2016ko apirila bitartean. [2]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Alierta aske geratuko da Tabacalera auzitik≫ Berria 2009-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-01-10) .
  2. Martin, Xabier. (2016-03-30). ≪Soslaia: Cesar Alierta. Jose Maria Aznarren lagun zaharra≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2024-01-10) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]