Burgess Shale
(euskaraz
Burgessko eskistoa
) munduko
fosil
aztarnategi ezagunenetakoa da.
Kanadako Mendi Harritsuetan
kokaturik dago,
Kanada
mendebaldeko
Columbia Britainiarra
probintzian.
Kanbriar
garaiko (duela 505 milioi urte) fosilen atal bigunak inprimatuak dauden fosil aztarnategi zaharrenetakoa da
[1]
.
Eskisto
beltzezko arroka erraldoia da eta
Field
herriaren inguruan dauden hainbat aztarnategi hartzen ditu.
Yoho Parke Nazionalaren
eta Kicking Horse pasabidearen artean kokatzen da.
Burgess Shale
Charles Walcott
paleontologo estatubatuarrak aurkitu zuen 1909ko abuztuaren 30ean lanerako sasoiaren bukaeran
[2]
. 1910an emaztearekin eta alabarekin itzuli zen. Animalien atal bigunen kontserbazioaren garrantziaz ohartuta 1924 artean urtero itzuli zen bertara. Ordurako 74 urte zituen eta 65.000 fosil bilduak zituen
[3]
. Fosilak deskribatu eta sailkatzea lan handia zen eta horretan aritu zen 1927an hil zen arte. Garai hartan fosilak bizidun modernoekin batera sailkatzeko joera zientifikoa zegoen eta Walcotten fosilak bitxikeriak baino ez ziren izan hurrengo hamarkadetan
[1]
.
1962an Alberto Simonetta paleontologo italiarrak fosilak berraztertu zituen eta bizidun modernoen artean sailkatu ezin zirela konturatu zen
[4]
. Walcott Quarry (Walcotten harrobia) hobeto aztertzea erabaki zuen Kanadako Ikerketa Geologikoen Elkarteak.
Harry Blackmore Whittington
britainiarrak,
trilobiteetan
aditua zenak, hartu zuen lan berrien gidaritza baina 20 metro gorago zulatzea erabaki zuen
[5]
.
Cambridgeko Unibertsitateko
Derek Briggs eta
Simon Conway Morris
ikasleekin batera Walcottena baino askoz fauna aberatsagoa aurkitu zuen. Fosilen atal anatomiko arraroek ezinezkoa egiten zuten gaur egungo animaliekin loturarik bilatzea. Esate baterako,
Opabinia
bost begidun izakia da
[6]
eta
Hallucigenia
hasiera batean hankaz gora irudikatu zen.
1970 hamarkadaren erdialdean
UNESCOk
eta Kanadako Parkeen Agentziak Burgess Shaleko fosilen garrantzia onartu zuen eta fosilen bilketa zaildu egin zen.
Ontarioko Erret Museoak
soilik jarraitu ahal izan zuen indusketekin eta
Desmond Collins
paleontologoak talde gehiago aurkitu zituen Walcotten harrobiaren gaineko eta azpiko estratuak aztertzerakoan.
1989an
Stephen Jay Gouldek
Wonderful Life
liburua argitaratzean Burgess Shaleko fosilak mundu mailan ezagun bihurtu ziren. Goulden esanetan kanbriar garaian animalien arteko dibertsitatea askoz handiagoa zen gaur egungo bizidunen artekoa baino
[7]
.
2014ko otsailean 42 kilometro hegoaldera
Kootenay Parke Nazionalean
aztarnategi berria aurkitu zen eta 15 egunetan 50 animalia espezie jaso ziren bertan.
Burgess Shaleko fosilak buztin iluneko arroka karetsuetan azaldu dira. Duela 505 milioi urte eraturiko arrokak dira eta 160 metrotako lodiera duen geruza ekaitzaldietako olatuek astinduta sortu zen. Labar bertikalak Burgess Shaleko geruza sortu ondoren arrezife karetsuez eratu ziren.
Hasiera batean oxigeno gabeko baldintzetan sortu zela uste izan zen, eta horregatik imprimatu ahal izan zirela animalien zati bigunak. Dena dela azken ikerketek erakutsi dute Burgess Shaleren formazioan zehar oxigenoa uneoro izan zela.
Burgess Shalen Kanbriar Ertaineko fauna tipikoa ageri da, baina atal gogorrak dituzten animaliak %14a baino ez dira, honek egiten du berezia
[1]
. Espezie gehienak bentonikoak dira, itsaso hondoetan mugitzen ziren sarraskijaleak edo hondoan finkaturiko espezieak. Nektonikoak (igerilariak) gutxi daude. Harrapariak %10a baino ez dira
[1]
.
- ↑
a
b
c
d
Briggs, D.E.G.; Erwin, D.H.; Collier, F.J.. (1995).
Fossils of the Burgess Shale.
Washington: Smithsonian Inst Press
ISBN
1-56098-659-X
.
.
- ↑
(Ingelesez)
Collins, Desmond. (2009-08-19).
≪Misadventures in the Burgess Shale≫
Nature
460: 952?953.
doi
:
10.1038/460952a
.
ISSN
1476-4687
.
(Noiz kontsultatua: 2019-03-20)
.
- ↑
Yochelson, E.L.. (1996).
Discovery, Collection, and Description of the Middle Cambrian Burgess Shale Biota by Charles Doolittle Walcott.
Proceedings of the American Philosophical Society. 140 (4):, 469?545 or.
.
- ↑
(Ingelesez)
Collins, Desmond. (1996/03).
≪The “evolution” of Anomalocaris and its classification in the arthropod class Dinocarida (nov.) and order Radiodonta (nov.)≫
Journal of Paleontology
70 (2): 280?293.
doi
:
10.1017/S0022336000023362
.
ISSN
0022-3360
.
(Noiz kontsultatua: 2019-03-20)
.
- ↑
Whittington, Harry B.. (2003/03).
≪The Burgess Shale, retrospect and prospect≫
Paleontological Research
7 (1): 3?7.
doi
:
10.2517/prpsj.7.3
.
ISSN
1342-8144
.
(Noiz kontsultatua: 2019-03-20)
.
- ↑
(Ingelesez)
MORRIS, SIMON CONWAY.
≪Palaeontology's hidden agenda≫
New Scientist
(Noiz kontsultatua: 2019-03-20)
.
- ↑
≪Wonderful Life (1989)≫
www.stephenjaygould.org
(Noiz kontsultatua: 2019-03-20)
.