Wikipedia, Entziklopedia askea
Brownie
(
ingelesetik
mailegatutako
hitza da,
euskaraz
: "marroitxoa"), txokolatezko
brownie
ere deitzen dena, Ameriketako Estatu Batuetako gastronomiaren produktu tipiko bat da, txokolatezko pastel laukizuzen zapala da. Bere kolore ilun edo marroiarengatik, datorkio izena,
ingelesezko
brown
hitzetik alegia.
XIX. mendean
asmatu zen gozo hau eta
XX. mende
hasieran ezagun egin zen bai Estatu Batuetan bai
Kanadan
. Testurari dagokionez tarta eta
galleta
ren bitartekoa da.
[1]
Browniea era askotakoa izan daiteke:
fudge
geruza bat jartzen zaio gainean, baita
esne-gain
gisako geruza bat ere, eta
ur
,
intxaur
, txokolate,
butterscotch
(
toffee
kurruskari mota bat),
kakahuete
-gurin zatitxoak eta beste osagai batzuk eduki ditzake barnean. Bestalde txokolate gabe egiten den aldaera bat ere badago, azukre beltzarekin egiten dena eta
brownie
horixka deitzen dena (
blondie
).
Brownie
a normalean eskuarekin jaten dute, maiz
esne
edo
kafearekin
. Epel ere zerbitzatzen dute, alboan
izozkia
duela (
a la mode
erara), edo gainean
azukrearekin
.
Chicagoko
sukaldari batek sortu zuen Palmer House hotelean
[2]
Bertha Palmer-ek erakustaldira zihoazen emakumeentzako postre bat eskatu ostean; emakumearen eskaeraren arabera, pastel zati bat baino txikixeagoa izan behar zuen, baina pastelaren ezaugarriak mantendu behar zituen eta errez jan ahal izateko modukoak izan behar zuten. Lehenengo
brownie
hauek intxaurrak zituzten barnean eta albertxiko geruza bat zuten gainean, eta oraindik ere errezeta originalaren arabera egiten jarraitzen dute hotelean
[3]
.