Wikipedia, Entziklopedia askea
Britney Jean Spears
(
Kentwood
,
Louisiana
,
AEB
,
1981eko
abenduaren 2a
- )
pop
abeslari, aktore eta dantzari estatubatuarra da. Eszenatoki batean egon zen lehenengo aldia,
Star Academy
telebista saioan izan zen 1992. urtean. Horren ondorioz,
Mickey Mouse Club
umeentzako programan parte egin zuen 2 urtez (1993 ? 1994). Programa hau amaitu ondoren, Innosense taldean parte hartu zuen eta
Jive
diskografiakako musika-produktore batekin kontratu bat sinatu zuen bakarlaria izateko. Bere lehenengo diska 1999. urtean plazaratu zen
Baby One More Time
deitu zen eta automatikoki
Billboard 200
eta
United World Chart
-eko lehenengo postuan estreinatu zuen. Estatu batuetan eta munduan lehenego postuan bere singela estreinatzen lehenengo artista izan zen eta gazteena baita. 14 milioi disko saldu zituen amerikako estatu batuetan.
Haren bigarren diskoa,
Oops!...I did it again
, 2000. urtean plazaratu zen.
Billboard 200ean
milioi disko bat estatu batuetan eta 4 milioi munduan saldu ondoren sartu zen lehenengo artista izan zen.
Britney
, bere hirugarren diskoa 2001. urtean argitaratu zuen eta
In The Zone
, bere laugarrena, 2003. urtean. Argitaratu zituen disko guztiak arrakasta zerrenden lehenengo postuan debutatu zuten estatu batuentan baita munduan ere eta Britney da historian lortu duen artista bakarra.
2004. urtean deskantsu bat hartu zuen eta bere abesti onenen bilduma plazaratu zuen
Greatest hits: My prerogative
izenarekin. 2005. urtean,
B in the mix: The remixes
argitaratu zuen. 2007ko urrian
Blackout
eta 2008an
Circus
.
Zomba Music Group
dioen arabera, 83 milioi disko saldu egin ditu 2007ko urri-arte. Spears-en arrakasta musikan, beste arloetan parte hartzeko aukerak sortu zion, zinean eta telebistan adibidez.
Crossroads
filmaren protagonista izan zen 2002. urtean. Bere ospea hain handia denez, hainbat komertzial kanpainetan parte hartu du, bere lurrin marka barne.
Britney,
Kevin Federlinekin
ezkonduta egon zen 2006. urte-arte eta 2 seme izan zituen: Sean Preston 2005. urtean eta Jayden James 2006ean.
- 1999: Hair Zone Mall Tour
- 1999: ...Baby One More Time Tour
- 2000: Crazy 2K Tour
- 2000: Oops!... I Did It Again World Tour
- 2001: Dream Within a Dream Tour
- 2004: The Onyx Hotel Tour
- 2007: The M+M's Tour
- 2008: The Circus Starring: Britney Spears
- 2011: Femme Fatale Tour
- 2013: Britney: Piece of Me