Brigada Gorriak
(
italieraz
:
Brigate Rosse
)
1969an
sortutako
Italiako
talde armatu
komunista
bat izan zen.
Italia iparraldeko langile mugimenduaren baitan jaioak, hasieran lantegi mailako propaganda ekintzak burutu zituzten.
1970eko hamarkadan
, zeluletan antolatu, egitura paramilitarra hartu eta
hiri-gerrillari
ekin zioten. Brigada Gorriek
estatuaren
aurkako borroka armatua sakonki teorizatu zuten, estatua Multinazionalen Estatu Inperialista (
italieraz
:
Stato Imperialista delle Multinazionali
edo
S.I.M.
) bezala definituz.
1980ko hamarkadan
infiltrazioak eta barne zatiketak ezagutu zituzten.
Beraien ikurra bost puntatako izar asimetrikoa zen.
BR
akronimoa erabiltzen zuten.
Brigada Gorriak erakunde
marxista-leninista
bat zen, bere burua erakunde gerrillari bezala hartzen zuena. Beraien helburua "boterea eskuratzeko langileriari bidea erakustea" zen, ondoren
Italian
"Proletargoaren Diktadura eta komunismoaren eraikuntza" burutu ahal izateko. Horretarako, ekinbide politiko-militarra hobesten zuten.
Brigada Gorrien barnean posizio desberdinak bereizten ziren, erakundeko kideen jatorri desberdinen araberakoak neurri batean. Korronte hauek, askotan, erakundearen historia eta garapenarekin ere lotu ohi dira. Normalean bereizketa hau egiten da:
- Posizio sindikalista
- Posizio militarista
- Posizio mobimentista
Brigada Gorriak
Milano
eta
Turin
industria hirietan sortu ziren, mugimendu sindikalaren baitan. Hasieran, eskuin-muturreko taldeei aurre egitea izan zen euren lehentasuna (garai hartan Italian
terrorismo beltza
bezala ezagututako eskuin-muturreko taldeen ekintzak ugariak ziren).
Trentoko
unibertsitateko
Renato Curcio
izan zen Brigada Gorrien sortzaileetako bat.
Lehen garai honetako kide gehienak erdi-mailako langileak, ikasleak (sarritan inguru katolikoetakoak), irakasleak eta enplegatu publikoak ziren. Askotan, hiri-ingurunetik deserrotuak zeuden eta behin behineko langileak ziren. Bizilagunen, ikasleen, feministen eta abarren protesta mugimenduetan elkarrekin esperientziak izan zituztelako zuten harremana. Beraien lehen ekintzak enpresa handietan eginiko
sabotajeak
eta sindikatuen aurkako erasoak izan ziren. Geroago bonbak kamioietan edo zuzendarien kotxeen aurkako sabotajeak egiteari ekin zioten.
1972an
, Brigadek lehen aldiz pertsona bat bahitu zuten:
Pirelli
lantegiko nagusi bat. Ordu batzuez bahituta eduki ondoren, enpresak langileak kontrolatzeko zerabiltzan metodoei buruz galdekatu ostean askatu zuten. Guztiek ikus zezaten, langileen turno aldaketarekin batera, lantegiko sarreran askatu zuten, kateaturik utziz.
Garai hartan, lan gatazkei loturiko mota horretako bahiketa ugari burutu zituzten,
Colpirne uno per educarne cento
(
euskaraz
:
≪Bakarra kolpatu ehunka hezteko≫
) leloari jarraituz. Normalean argazkia ateratzen zieten bahituei, lepotik kartel bat zutela.
1974tik
aurrera, Brigada Gorriek euren jarduna
Erroma
,
Genova
eta
Veneziara
zabaldu zuten. Epe honetan, Italiako erregimen politiko nahiz ekonomikoko kide esanguratsuak bahitu zituzten.
1975ean
manifestu bat argitara eman zuten, non
Estatuaren bihotzaren aurkako greba orokorra
egitera deitzen zuten. Aipatu bezala, Brigadentzat estatua multinazional
kapitalisten
tresna hutsa zen. Era berean, Demokrazia Kristaua alderdiaren aurka jo zuten, honek estatuaren gidaritza baitzuen.
1974ko
ekainean, Brigadek
Movimento Sociale Italiano
mugimendu
faxistako
bi kide hil zituzten, kalte material hutsak eragitea helburu zuen ekintza batean. Ekintza honekin, lehen aldiz hildakoak eragin zituzten Brigadek. Honen ondorioz, erakundeko kideak klandestinitatera pasa ziren, lantegietan beraien ekimenak gutxituz hemendik aurrera. Hau garrantzitsua izan zen oso Brigaden garapenean, momentu hartara arte erakundearen funtsa lantegietako lan politikoa baitzen.
1976an
Carabinieri
-ek Brigada Gorrietako hainbat kide atxilotu zituzten, haietako bat (Walter Alasia) hilez.
1977ko
apirilean, Brigadek
Partito Comunista di Combattimento
(
euskaraz
:
≪Borrokarako Alderdi Komunista≫
) sortu zutela iragarri zuten,
langileriaren gida politiko
gisa jarduteko helburuarekin. Handik aurrera, ekintza armatuek, polizien eta epaileen aurka berezik, izugarrizko igoera ezagutu zuten. Era berean, Brigaden militantziak aldaketa ezagutu zuen: kide gehienak ikasleak ziren, Brigaden hasierako langile izaera ahulduz.
1978an
Brigadek
Aldo Moro
Italiako lehen ministro ohia eta Demokrazia Kristauko burua bahitu eta, egun batzuen ostean, hil zuten. Momentu horretan
sorpasso
delakoa eztabaidatzen ari zen, hau da, Demokrazia Kristaua eta Italiako Alderdi Komunistaren arteko akordiorako aukera.
Brigada Gorriek Aldo Mororen bahiketa estatuaren bihotzaren aurkako beraien estrategiaren puntu gorena bezala ulertzen zuten. Aldo Moro bere eskolta osoa hil ostean bahitu zuten. Ondoren, herriaren espetxe batean zegoela esanez eta herri epaiketa bat jasango zuela adieraziz, komunikatua argitara eman zuten Brigadek. Bahiketa iraun zuen bitartean, prozesuaren berri emanez 8 komunikatu atera zituzten Brigadek, azkenekoan heriotzera zigortua izan zela esanez.
Mororen hilketak Brigada Gorrien ahultzearen hasiera ekarri zuen. Gobernuak errepresio kanpaina gogor bati ekin zion, ezker
iraultzaileko
sektore zabalak kolpatuz:
1979ko
apirilaren 7an
, atxiloketa masiboak burutu zituen poliziak, besteak beste
Autonomia Operaria
taldeko intelektualak,
Metropoli
aldizkariko kolaboratzaileak, etab. atxilotuz. Hauen artean
Paolo Virno
,
Toni Negri
,
Oreste Scalzone
eta
Luciano Ferrari Bravo
zeuden. Espetxean urte batzuk eman otean, azkenean Brigadekin zer ikusirik ez zutela onartu zen. Errepresio zabala izan zen, beraz: 12.000 ekintzaile ezkertiar atxilotu zituzten
1980ean
, 300 bat lagunek
Frantziara
ihes egin zuten eta beste hainbestek
Hego Amerikara
. Unibertsitateko irakasleei "Errepublikari Leialtasuna Zinegitea" behartu zitzaien, Estatuaren aurkako edozein kritika desagerrarazi asmoz. Era berean, Brigadetako preso batzuek ere Aldo Mororen hilketaren aurka agertu ziren.
1981ean
Brigadek James Dozier jeneral
estatubatuarra
bahitu zuen. Poliziak bahitua askatu eta hainbat brigadista atxilotu zituen.
1984an
, Brigada Gorriak bitan zatitu ziren: gehiengoa Alderdi Komunista Borrokalaria (
italieraz
:
Brigate Rosse-Partito Comunista Combattente, BR-PCC
) izena hartu zuenarekin bat egin zuen, eta gutxiengoak Komunista Borrokalarien Batasuna delakoarekin (
italieraz
:
Brigate Rosse-Unione dei Comunisti Combattenti, BR-UCC
). Urte berean, Brigadetako lau preso esanguratsuk (Curcio, Moretti, Ianelli eta Bertolucci) publikoki borroka armatuaren aurka agertu ziren.
1985an
Frantzian
erbesteratutako militante ohi batzuk
Italiara
itzuli ziren, atxiloketek jarraitzen zuten bitartean.
1986ko
otsailean, BR-PCCk
Florentziako
alkate ohia hil zuen.
1987ko
martxoan, BR-UCCk
Licio Giorgieri
jeneralan hil zuen
Erroma
.
1988ko
apirilean, BR-PCCk
Roberto Ruffilli
senataria hil zuen. Horren ostean, Brigada Gorrien bi fakzioen ekintzak asko gutxitu ziren, atxiloketak ugariak izan baitziren.
Gaur egun Brigada Gorri berriez (
Nuove BR
) hitz egiten da. Hau, baina, ez da erakunde bat, hedabideetan erabiltzen den terminoa baizik.
Brigada Gorrien azkeneko ekintza ezagunak ondoko hauek dira:
- 1999
: Massimo D'Antona zentru-ezkerreko gobernuko kontseilari ekonomikoaren hilketa.
- 2002ko
martxoaren 20a
: Marco Biagiren hilketa (
1999ko
ekintzako pistola berarekin),
Silvio Berlusconiren
gobernu eskuindarreko kontseilari ekonomikoa. Brigada Gorriek (
Brigate Rosse per la costruzione del Partito Comunista Combattente
izenarekin) ekintza bere gain hartu zuten.
- 2003ko
martxoaren 3a
: Brigadetako bi kide, Mario Galesi eta Nadia Desdemona Lioce, eta poliziak tiroketa bat hasi zuten
Terontolako
tren geltoki batean. Galesi brigadistak eta Emanuele Petri poliziak bizia galdu zuten. Lioce atxilotu zuten.
- 2003ko
urriaren 23a
: Carabinieriek Brigadetako sei kide atxilotu zituzten
Florentzia
,
Sardinia
,
Erroma
eta
Pisan
.
- 2007ko
otsaila: 15 lagun atxilotu zituzten
Italiako
hainbat hiritan, Brigada Gorriak berrindartzeko asmoa izatearen akusaziopean. Zehazki,
Partito Comunista Politico-Militare
-ko kideak izatea egozten zitzaien.