Braga
Portugalgo
hirugarren hiririk populatuena da, herrialdeko ipar-mendebaldean dagoena eta
Bragako Barrutiaren
hiriburua dena.
2011an
ia 181.474 biztanle zituen eta Bragako metropoli eremua Portugalgo hirugarren handiena da,
Lisboa
eta
Portoren
atzetik. 2012an
Gazteen Europako hiriburu
izendatu zuten.
Aintzinatik populatua izan da Bragako lurraldea.
Burdin Aroan
Bracari
leinu
zeltiarrak
kastro
estrategikoak eraiki zituen muinoetan eta
Callaici Bracarii
edo
Bracarenses
izena hartu zuten.
Erromatarrak
K.a. 136 urtean etorri ziren eta K.a. 20 urtean
Bracara Augusta
hiria fundatu zuten, izen tradizionalari erromatar enperadorearen izena gehitu zioten. Toki estrategikoan egonik berehala hasi zen hiriaren garapena eta III. mende bukaeran
Gallaecia
probintziaren hegoaldea hartzen zuen
Conventus bracarensis
eremuaren hiriburu administratiboa bihurtu zen.
Erromatar Inperioaren gainbehera iritsi zenean
sueboek
konkistatu zuten hiria. 410. urtean beren
Gallaecia Erresumako
hiriburu bihurtu zuten. 584an
bisigodoek
hartu zuten Gallaecia eta Bragan apezpikua izendatu zuten.
VIII. mendean
mairuek
konkistatu zuten Braga eta 1040an
Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak
kristauentzat berreskuratu eta 1070an berrezarri zen apezpikutza. 1093 eta 1147 artean Portugalgo Gorteek bertan izan zuten egoitza. 1107an Aita Santuak artzapezpikua ezarri zuen Bragan eta honek Iberiar penintsulako ipar-mendebalde guztia gobernatzen zuen, Portugalgo zati handienaz gain
Galizia
bera ere bai. Erdi Aroko hiria katedralaren inguruan eratuz joan zen.
XVI. mendean kostatik eta hiri nagusietatik urruti egonda Portugalgo Aurkikuntzen Aroan Bragak ez zuen beste hiri batzuek izan zuten aberastasun aldirik izan, hala ere Diogo de Sousa apezpikuak hiria modernizatu zuen kaleak luzatuz, enparantza publikoak eraikiz eta ospitale eta eliza berriak altxatuz. XVIII. mendean beste berriztatze aro bat izan zuen Braganzako dukeek Andre Soares eta Carlos Amarante arkitektuak kontratatu zituztenean.
XX. mendean goraldiak eta beheraldiak ezagutu zituen Bragak. Nekazal eremuetatik hirirako migrazioak gertatu zirenez hiria handitu beharra izan zen eta azpiegiturak modernizatu.
Bragaren iparraldetik
Cavado ibaia
pasatzen da eta hegoaldean
Este ibaia
dago. Lurraldean muinoak eta haranak tartekatzen dira,
Serra dos Picos
(566m) eta
Serra dos Carvalhos
(479m) dira mendilerro garaienak eta udalerriko kota baxuena 20 metrotan dago.
Hiriko talderik ezagunena
Sporting Clube de Braga
da. Futbolean bi titulu ditu, 1966ko
Portugalgo kopa
eta 2013ko
Ligako Kopa
. Ligarik irabazi ez duen arren 2010an bigarren gelditu zen. Aipagarriena ordea 2011eko
UEFA Europa Leagueko
finala da
FC Portoren
aurka 1-0 galdu zuena.
Bestalde hiriko
Circuito Vasco Sameiro
kartodromoa dago, 2009an Europako Txapelketa eta 2010ko Munduko Txapelketa hartu zituena.