Wikipedia, Entziklopedia askea
Bottom
1990eko hamarkadan
BBC2
katean igorri zuten umorezko telesaila bat izan zen. Telesaila honek
britainiar edo ingeles umorez
Londresko
Hammersmith
auzoko etxebizitza batean bizi diren bi gizonezkoen eguneroko bizipen eta xelebrekeriak azaltzen ditu.
Telesaila hau
Adrian Edmondson
eta
Rik Mayall
aktoreek idatzi eta antzeztu zuten, aurretik
1980ko hamarkadan
The Young Ones
telesaila ospetsuan ere antzezten aritu zirelarik,
Ipar Euskal Herrian
berriz
Jimmy
katean emititu zen (Cana+ taldeko katea).
Hego Euskal Herrian
Canal+
kateak
La Pareja Basura
izenburuaz emititu zuen gazteleraz, eta EITBek euskaraz.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Richard Richard
Richie
(
Adrian Edmondson
) eta Edward Elizabeth Hitler
Eddie
(
Rik Mayall
) Londresko Hammersmith auzoko etxebizitza batean batera bizi diren bi gizonezko dira. Biak langabezian, eroxko samarrak, beti egoera xelebreetan sarturik eta sexuarekin obsesionatuak: beti neskaren batekin larrua nola jo pentsatzen, nahiz eta euren azken helburu hau inoiz lortu ahal ez izan.