- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: ≪
Botoi (argipena)
≫
Botoia
arropak
lotzeko balio duen elementu txiki bat da,
alkandorak
eta
jakak
bereziki. Oro har, botoiak biribilak eta lauak izaten dira, baina forma eta tamaina ezberdinetakoak daude. Zurez, metalez, edo, berrikiago, plastikoz eginak dira. Botoia, arroparen mutur batean dagoen
botoi-zulo
batetik pasatzerakoan lotzen da.
Bi edo lau
zuloko
botoiak dira arruntenak, baina badira atzealdean zulo bakar batetik lotzen direnak ere, beste batzuk ez bezala, aurrealderantz igarotzen ez dena.
Botoiak ez dira bakarrik biribilak edo lauak. Hainbat eratako diseinuak daude, testura eta amaitze ezberdinak dituztenak.
Blusa
eta
berokietan
erabilitako botoi asko, jatorrizko arroparen oihal berarekin forratuak izan dira.
Janzki askok, alkandora eta
galtzak
bezala, kalitate hoberenekotzat jotzen den arropak bereziki, botoi gehigarriak eramaten dituzte, janzkiaren zati ez nabarmen batean.
Lehen une batean, botoiak, janzkiei josten zitzaien disko apaingarri batzuk baino ez ziren, eta ez zuten janzkia lotzeko funtziorik. Lehen botoiak, orain ezagutzen diren bezala, soinberen oskolak izan ziren, tailatuak eta zulatuak.
K.a. 2000
. urtean datatuak daude eta
Indus
ibaiaren ibarrean aurkitu dira.
Greziarrek eta erromatarrek ere erabili zituzten botoi apaingarriak, zurez edo oskolez egindakoak. Europar aztarnategietan,
bolizko
botoiak eta urrez edo sartutako harribitxiz estalitako landutako hezurrak aurkitu dira. Kasu hauetako bakar baten ere ez ziren janzkiak lotzeko erabili.
- Amishek
, euren konbentzimendu propioagatik, ez dute botoirik erabiltzen euren janzkietan
- Botoiak,
bildumagintzako
elementuak izan daitezke.