Boris Christoff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boris Christoff

Bizitza
Jaiotza Plovdiv 1914ko maiatzaren 18a
Herrialdea   Bulgaria
Heriotza Erroma 1993ko ekainaren 28a  (79 urte)
Hobiratze lekua Sofiako Hilerri Zentrala
Familia
Aita Kiril Sovichanov
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Heziketa Sofiako Unibertsitatea
Hizkuntzak bulgariera
Irakaslea(k) Riccardo Stracciari
Jarduerak
Jarduerak opera abeslaria , abeslaria , musikaria eta aktorea
Jasotako sariak
Genero artistikoa opera
Ahots mota baritono baxua
baxua
Musika instrumentua ahotsa

IMDB: nm1544088 Musicbrainz: 5306aa52-87a5-4216-8cd7-a1fa2470c550 Discogs: 893051 Allmusic: mn0001634036 Edit the value on Wikidata

Boris Christoff ( bulgarieraz : Борис Кирилов Христов Boris Kirilov Hristov ; Plovdiv , 1914ko maiatzaren 18a - Erroma , 1993ko ekainaren 28a ) bulgariar opera abeslaria izan zen, XX. mendeko baxurik onenetakoa.

Sofiako Alexander Nevski katedraleko koruan abesten hasi zen umetan. 1930eko hamarkadan zuzenbidean graduatu zen eta epaile lanetan aritu zen. 1942an gobernuaren beka bat jaso zuen eta Erromara joan zen musika ikasketak zabaltzera. 1946an egin zuen debuta La boheme operako Collineren paperean. Ordutik, munduko opera antzoki nagusietan abestu zuen: Milango La Scala, Veneziako La Fenice, Londresko Covent Garden... Bere azken emanaldia 1986an izan zen. Erroman hil zen 1993an eta Sofiako Alexander Nevski Katedralean lurperatu zuten.

Baxu eslaviar handien tradizioaren oinordekoa izan zen. Verdiren eta errusiar errepertorioan espezializatu zen. Estudioko zortzi opera eta zuzeneko emanaldi ugari grabatu zituen.