Wikipedia, Entziklopedia askea
Bonba-auto
bat eztanda bat sortzeko asmoz leherkariz betetako
automobila
da. Bonba-autoak, izenak dioen bezala, autoetan prestatu ohi badira ere, mekanismo bera erabili izan da
kamioi
,
motor
,
bizikleta
eta abarrekin.
Leherkariak erraz ezkutatzeko aproposa denez, munduko hainbat talde armatuk,
gerrillari
k, talde terroristak nahiz
armadak
erabili dute. Euskal Herrian, ETAk maiz erabili zuen, 80ko hamarkadan batez ere. Norbanako batzuek ere (
1920an
,
New Yorken
Mario Buda
anarkistak
, kasu) erabili izan dute bonba-autoa.
Historiako lehenengo bonba-autotzat
1905ean
Abdul Hamid II.a
Sultan
Otomandarra
hiltzeko erabilitakoa hartu ohi da.
Euskal Herrian
ETAk
maiz erabili du bonba-autoa
,
1980ko hamarkada
erdialdetik aurrera.
Iparretarrak
(IK) erakundeak ere behin erabili zuen,
1996an
Baionan
,
Frantziako
administrazioaren bulego baten aurkako ekintza batean, nahiz eta lehergailua poliziek indargabetu zuten.
Eskuin-muturreko talde parapolizialek
, gutxitan bada ere, antzeko lehergailuak erabili izan dituzte.