Wikipedia, Entziklopedia askea
- Artikulu hau lehengaiari buruzkoa da; ehuna gaitzat duena beste hau da: ≪
dentina
≫
Bolia
gai gogorra da,
zuri
eta opakoa, zenbait
ugaztunen
hortz
eta
letaginak
eratzen dituena eta
eskulangintzan
erabilia. Batez ere
elefanteen
letaginetatik lortzen da, baina beste animalia batzuetatik ere bai:
hipopotamoa
,
mortsa
,
narbala
,
kaxalotea
eta
fakokeroa
, esaterako. Batzuetan,
mamutaren
letaginak ere erabiltzen dira. Egun ez da asko erabiltzen, baina Antzinatetik gai garrantzitsua da tresna eta gauzaki ugari egiteko, hala nola apaindurak,
hortz
izunak,
dominoak
,
piano
giltzak eta
billar
bolak.
Elefante-boliaren merkataritza auzi handi bihurtu da, herrialde askotan ugaztun handi horren gutxitzea eragin baitu. 1975ean,
asiar elefantea
galbidean dauden espezieen nazioarteko itunean (
Convention on International Trade in Endangered Species
) gehitu zen, Lehen Eranskinean
[1]
, estatu kideen arteko merkataritza eragozten duena.
Afrikar elefantea
1990an gehitu zen Lehen Eranskinean. Harrezkero, Afrikako estatu batzuek Bigarren Eranskinera jaistea lortu dute, salgai batzuen merkaturatzea ahalbidetzen duena
[2]
[3]
[4]
[5]
[6]
.
Ugaztunen hortzen egitura kimikoa bera da, espeziea edozein dela ere: hortaz, gizakien hortzek eta boliak egitura bera dute.