Wikipedia, Entziklopedia askea
Bjorn Kristian Ulvæus
(
bjœː? ?kr?stj?ːn ?l?veː?s
ahoskatua;
Goteborg
,
1945eko
apirilaren 25a
)
suediar
musikaria da,
ABBAren
taldekide ohia.
Hamaika urterekin bere familiarekin
Vastervikera
joan ziren bizitzera, eta hor gitarra jotzen hasi zen Suediako talde batean . Hamazazpi urterekin Bjornrk bere hiru lagunei deitu - Karlberg, Tony Roth eta Hansi Schwarzi hain zuzen ere- eta
jazz
talde bat sortzera proposatu zien, eta horrela
The Hootenanny Singers
taldea sortu zuten. 1968ko egun batean Bjornek irratian emakume baten ahotsa entzun zuen, eta asko gustatu zitzaion, hau da,
Agnetha Faltskogen
ahotsa. 1969an, Bjorn eta Agnetha Goteborgen elkar ezagutu zuten eta telebistako programa baten abestu zuten. Bjorn eta Agnetha elkarrekin joan ziren bizitzera eta bere lehenengo abestia grabatu zuten:
Sa har borjar karlek
(Maitasuna horrela hasten da). Bjornek eta Agnethak bi seme-alaba dituzte: Linda eta Christian izenekoak.
1970ean Bjorn, Agnetha, Benny eta Frida ABBA taldearen lehengo presentazioak egin zituzten. Bjornek musika konposatzeaz arduratzen zen. 1979ko hasieran Bjorn eta Agnetha separatu ziren eta sei hilabete geroago Bjornek, hau da 1981ko urtarrilaren 1ean,
Lena Kallersjo
kazetaria ezkondu zuen. Biek bi alaba izan dituzte: 1982an Emma eta 1986an Anna. Gaur egun Lena eta Bjorn
Stockholmen
bizi dira, baina 1984tik 1990era Erresuma Batuan izan ziren. 2008ko ekainean Bjornek, memoria galtze larriak jasaten zituela adierazi zuen, eta bere bizitzako momentu batzuk ahaztu egin dituela , baita Abba taldean egon zela ere.