Birjina Uharte Estatubatuarrak
(
ingelesez
:
United States Virgin Islands
)
Karibeko
uharte
talde bat dira,
Ameriketako Estatu Batuen
uharte eremuetako bat.
Birjina uhartediaren
zati bat dira; bestea
Birjina uharte britainiarrak
dira. Hiriburua
Charlotte Amalie
dute.
Guyanetatik
etorritako
Arawak
tribua
K. a. 100
urtetik
XV. menderaino
Birjina uharteetan
bizi ziren,
karibeek
uhartedia okupatu zuten arte.
Birjina uharteak ikusi zuen lehendabiziko
europarra
Kristobal Kolon
izan zen
1493ko
bere bigarren bidaian. Honek
Santa Ursula y las Once Mil Virgenes
(
Santa Urtsula
eta hamaika mila birjinak
euskaraz
) izena jarri zien, gero bakarrik
Las Virgenes
(
Birjinak
) izango zena.
Nahiz eta
Espainiar Inperioak
jabetza aldarrikatu zuen, ez zuen okupatu. Hori zela eta,
1672tik
1733ra
,
daniarrek
Saint Thomas
(
1672
),
Saint John
(
1694
) eta
Saint Croix
(
1733
) okupatu zituzten, azkena
Frantziari
erosia.
1754an
,
Danimarkako
koroak jabetza aldarrikatu zuenean,
Jomfruøerne
izena jarri zioten.
Geroztik, daniarrek
uharteetan
esklabotzari
ekin zioten, Peter von Scholten gobernadoreak
1848ko
uztailaren 3an
abolitu arte. Uharteen jabetza jadanik ekonomikoki interesgarria ez zenez,
1917ko
martxoaren 31n
Estatu Batuei
saldu zieten.
1927an
bertokoei
estatubatuar
herritartasuna eman zieten. Hala ere,
Danimarkak
ez zuen saldu
Water Island
,
Saint Thomasen
hegoaldean dagoen
uharte
txikia.
1944an
saldu zenean, gobernu
estatubatuarrak
administratu zuen
1996an
beste uharteekin batera administratu arte.
Birjina Uharte Estatubatuarrak
Karibe
itsasoan
daude,
Ozeano Atlantikoan
,
Puerto Ricotik
50 itsas-milia ekialderantz. Lurraldeak lau
uharte
nagusi (
Saint Thomas
,
Saint John
,
Saint Croix
, eta
Water Island
) eta zenbait
uharte
txiki ditu.
Uharteek
sumendiz
eta mendixkez beterik daude, baina mendirik altuena 474
metroko
Crown Mountain da (
Saint Croixen
)
Birjina Uharte Estatubatuarrak ez dira
Estatu Batuei
batutako lurraldea. Nahiz eta bertokoek
estatubatuar
herritartasuna izan, ezin dute
presidenterako
hauteskundetan parte hartu. Kongresurako ordezkari bat baino ezin dute aukeratu, egun Donna Christensen demokrata.
1970
urtetik birjina uharteetako biztanleek gobernadorea aukeratzen dute, lehen
Estatu Batuetako
presidenteak
aukeratzen zuen.
2000ko
erroldaren arabera, uharteek 108.612 biztanle zituen (%76,19a
afro-karibetarrak
, %13,09a
kaukasoarrak
, %7,23a besteak eta %3,49a mestizoak).
Batez besteko
BPG
per capita
24.704 $ zen.
Uharteetan ezkerrez gidatzen da.
Birjina Uharte Estatubatuarrak
barruti
bitan eta hogei azpi-barrutietan banatuta daude.
Hauek dira barruti biak:
Saint Croixeko
azpi-barrutiak:
- Anna's Hope Village
- Christiansted
- East End (St. Croix)
- Frederiksted
- Northcentral
- Northwest
- Sion Farm
- Southcentral
- Southwest
|
Water Island
lehen
Saint Thomaseko
azpi-barrutia zen.
18°20′N
64°50′W
/
18.333°N 64.833°W
/
18.333; -64.833
|
---|
Estatuak
| | |
---|
Barruti federalak
| |
---|
Dependentziak
| |
---|
Uharte txikiak
| |
---|