Kartoi bi dituen jokalari bat.
Bingoren Kartoiak
Bingoa
ausazko
joko
bat da, irabazleak
dirua
eskuratzea helburu duena gehien-gehienetan. Hauxe da bingoaren oinarrizko prozedura: zenbakiz betetako kartoi laukidun bat edo batzuk dituzte jokalariek eta jokoaren bideratzaileak ausaz esango ditu zenbaki batzuk banan-banan (bolatxoetan egon ohi dira zenbakiok); bideratzaileak esandagko zenbakia jokalariaren kartoian agertzen bada, laukitxoa estali beharko du eta kartoia osorik betetzen duen lehenengo jokalaria izango da irabazlea. Oro har, dirua jasotzen du irabazleak. Bi aldaera nagusi ditu: 75 eta 90 bolakoa.
Bingoaren noiz asmatu zen ez dago guztiz argi, baina litekeena da
XVI. mendekoa
izatea.
Teoria batzuen ustez, ausazko joko ezagun honen jatorria
erromatar
kulturaren garaikoa da. Beste batzuek, berriz, antzinako
Italiarekin
lotzen dute bingoaren hastapena, zehazki
XVI. mendean.
Joko honen historiaren hastapenak antzinako garaietako hainbat herrixka, hiri eta gizarteko beste
estamentu
batzuei
zerga
ospetsuak kobratzen zizkieten barbaroen eta pribilegiatuekin lotzen da.
Zaldunek
eta
soldaduek
ontzi batean sartzen zituzten bola batzuk, zeinetan potentzia ezberdinen menpe zeuden herrixkak irudikatzen zituzten zenbakiak zeuden, eta asmatutakoaren arabera kobratzen zituzten urrea, zilarra, mineralak, bitxiak eta beste objektu baliotsu batzuk. Hainbatetan, eskuratutako "sariak" eraikuntzarako erabiltzen zituzten, eta beste batzuetan, berriz,
armada
elikatzeko edo gatazkei eta konkistei aurre egiteko.
Urteak pasa ahala, eta gizarteari lotutako arau eta lege berrien ondorioz, garai batean dirua eta aberastasunak biltzeko erabiltzen ziren joko horiek,
negozio
bila zetozen munduko bisitari eta
esploratzaileei
dibertimendua eskaintzeko erabiltzen hasi ziren. Bisitariak entretenitzeko
dantzak
, emakumeen
prostituzioa
,
apustuak
eta hainbat diziplinatako jokoak erabiltzen zituzten, hala nola
dado
edo
karta jokoak
eta bingoa bera. Gaur egun ere, milioika jokalari eta apustuzale dibertitzen dituzte munduan halako jokoek.
Aldiz, historialari eta espezialista askok diote bingoaren jatorria loteria italiarra dela,
1530ean
Italiako
erresumak batu zirenean sortu zena. Onarpen zabala duen
hipotesi
horrek bingo joko ezagunaren aurrekaria
Il Giuoco del Lotto d’Italia
dela dio.
Loteria
nazional hori astero jokatzen zen eta denboran iraun du gaur egunera arte. Gaur gaurkoz, herrialdearen aurrekontuaren funtsezko osagaia da, 75 milioi dolar baino gehiago sortzen baititu diru-sarreretan.
Il Giuoco del Lotto d’Italia
larunbatero jokatzen da Italian.
Bi jokoen gertutasun operatiboa bistakoa da jokatzeko behar diren elementuei erreparatuta. Bi kasuetan, antolatzaileak bola zenbakidunak, bolillero edo
tonbola
bat eta kartoi zenbakituak behar ditu. Bingo-jokoa, beraz, mendeetan zehar Italiako eskualdean hedatu den loteriaren bilakaera da.
1770ean
, italiarren joko horrek frantsesen arreta deitu zuen.
Le Lotto
izendatu eta gaur egun dituen arauekin beretsuekin egin zen ezagun Frantzian. Frantsesak lehenak izan ziren bingo-txartelekin eta fitxekin jolasten eta zenbakiak ozen kantatzen. Garai hartan, goi
aristokraziako
jendeak soilik jokatzen zuen eta sariak ez ziren gaur egun bezala diru kopuru zehatzak, baizik eta garaiko hainbat elementu tipiko. Halaber, irabazteak zekarren ospe ona ere saritzat hartzen zen.
1800. hamarkadan bingoa berehala hedatu zen
Europa
osoan.
Bingo-jokoak bonbo batean zenbakidun bolak ditu, baita usazko zenbaki inprimatuak dituzten kartoiak eta errotuladoreak zenbakiak ezabatzeko ere. Partida bat, bolak ausaz bonbotik atera eta ateratzen den zenbakia abestean datza. Jokalariek hainbat kartoi dauzkate eta kutxazainak (bolak ateratzeaz arduratzen den pertsonak) zenbakia abesten duenean, jokalariek zenbakia izatekotan, kartoitik ezabatuko dute . Kartoi batean lerro horizontal bat osatzean, jokalariak "linea" abestu beharko du eta kartoien salmentarekin bildutako guztiaren ehuneko txiki bat eramango du. Jokalari batek bere kartoiko zenbaki guztiak ezabatzen dituenean, "bingo" oihukatu beharko du, eta partidako irabazle bihurtuko da. Sari gisa bildutako dirua irabaziko du.
Bingo-jokoan ezinbesteko elementuak behar dira:
Bingorako bolak ezaugarri berezi hauek dituzte:
Materiala: zelulosa nitratoa
Koloreak: beltza, urdina, berdea, gorria eta laranja, hondo zuria
Diametroa: 38,5 mm (+/0,5 mm)
Pisua: 2,5 g (+/0,5 g)
Bingoan jokatu ahal izateko, kartoiak funtsezko piezak dira. Kartoi horiek, jokalariek markatu ahal izateko, material berezi batekin egiten dira, eta partida bakar baterako besterik ez dute balio.
Kartoi bakoitzaren aurrealdean, dagokion seriea, establezimenduari esleitutako serie bakoitzaren barruan dagoen kartoi-kopuruaren tartea, ordena-zenbakia eta seriea osatzen duten kartoien kopurua agertzen dira. Atzealdean, ordaindu beharreko zergak jasotzen dira, bai eta jokoaren arau nagusien laburpen bat ere. Era berean, kartoien atzealdean ohartarazten da salmenta-unitateko bi kartoien banaketak, bai eta kartoiaren identifikazio-elementuak irakurtzea eragozten duten markek edo zirriborroek ere, kartoia ez dutela erabiltzen saria emateko.
Bonboa
Espainian
bingoan jokatu ahal izateko baldintza batzuk behar dira:
- 18 urte izatea ezinbestekoa da.
- Erregistro bat egiteko orduan, pertsonala izan behar du (ezin baita beste pertsona baten kredentzialekin jolastu).
Espainiako Barne Ministerioaren urteko joko-memorietatik abiatuta egindako estatistikak
[1]