Wikipedia, Entziklopedia askea
Billy Elliot
2000ko
Stephen Daldry
ingeles
zinema zuzendariaren
drama
film bat da. Bertan,
Jamie Bell
,
Julie Walters
,
Gary Lewis
eta
Jamie Draven
aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarieterako
hiru izendapen jaso zituen, nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan.
Urrezko Globo Sarietarako
bi izendapen jaso zituen.
BAFTA Sarieterako
ere 13 izendapen jaso eta bi sari irabazi zituen.
Oharra:
Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ingalaterrako
ipar-ekialdeko
Durham
konderrian,
1984-1985eko Erresuma Batuko meatzarien greba
garaian. Meatzari eta poliziaren artean istiluak piztu dira: lehenbizikoen artean Tony (
Jamie Draven
) eta aita (
Gary Lewis
) dabiltza. Billy (
Jamie Bell
), familiako seme txikiena,
boxeo
a ikasten ari da: hanka-joko bikaina duen arren, ez du batere ukabilkada onik. Egun batez, gimnasiora doala, Wilkinson andrearen (
Julie Walters
)
ballet
ikastaroei so geratu da: izaera zorrotzeko emakume horrek bere ikastaroan parte hartzera gonbidatu du. Hortik aurrera, haren grina eta bizipoz guztia dantza egitea da, baina horrek bere familia zein adin bereko mutikoekin arazoak dakarzkio, jarduera horri neska edo gay kontua baiteritzote.