Bilboko Udal Liburutegien Sareak
(
BULS
) liburutegi publikoen zerbitzua eskaintzen du hiriko auzoetan eta barrutietan, nahi duen ororentzat. Informazioaren, prestakuntzaren eta aisiaren arloko premiak asetzea du helburu, irakurzaletasuna eta teknologia berrien erabilera sustatuta eta garrantzi berezia emanda bertako informazioari.
17 liburutegiek
osatutako Sareak:
- Aholku eta arreta pertsonalizatua ematen du, pertsonen interesekoa den edozein gairi buruzko informazio bilaketan.
- Pertsonen eskura jartzen du euskarri desberdinetako 500.000 bolumen: liburuak, aldizkariak, CDak, DVDak. Bilduma horrek espezialitate-arlo guztiak hartzen ditu eta etengabe eguneratzen da; horrela, iinteresekoak diren materialak liburutegian bertan kontsultatu edo, nahiago izanez gero, maileguan eraman daitezke.
- Ikastaroak eta bisitak programatzen ditu liburutegietako zerbitzuak eta eskuragarri dauden informazio-baliabideak ezagutzera emateko, teknologia berrietara hurbiltzeko: Internet, datu-baseak eta gure katalogo informatizatua.
- Jarduera kulturalak, hitzaldiak, tailerrak eta abarrak antolatzen ditu.
- Internet, ofimatika eta datu-baseetarako sarbidea ematen du.
Bilboko Udal Liburutegi guztietan dago hemeroteka zerbitzua. Bertan egunkariak eta aldizkariak eskaintzen dira. Aleak urtebete gordetzen dira, liburutegian bertan kontsultatu ahal izateko.
Aldizkariak maileguan hartu ahal dira baina jasotako azken zenbakia ezin da maileguan hartu. Aldizkarien mailegua liburutegi guztietan eskaintzen da, San Ignazio eta Bidebarrietako liburutegietan izan ezik. Hauetan ez dira aldizkariak mailegatzen.
Gaur egunekoak ez diren 1.400 egunkari eta aldizkari-titulu baino gehiago ditu, balio nabaria dutenak hainbat ikerketa alorretan. Hauen artean: - izen handiko argitalpen profesionalak, - antzinako argitalpenak, - Bilbori buruzkoak edo Bilbon argitaratu direnak.
Balio bereziko argitalpen hauek liburutegiko Erreserba Funtsaren parte dira eta babes berezia ematen zaie. Kontsultatu nahi dituenak Bidebarrietan idatziz egin behar du eskaria eta hitzordua eskatu.
1.958. urtea baino lehenagokoak ezin dira fotokopiatu. Liburutegiak kopia bereziak egiten ditu: kopia digitalak, mikrofilmean, etab. Kopia bereziak nahi dituenak Bidebarrietan idatziz eskatu behar du.
Bilboko Udal Liburutegien Sareko (BULS) liburuak eta gainerako materialak maileguan hartu daitezke. Liburutegiko katalogoan mailegagarri agertzen diren BULSeko material guztiak har daitezke. Mailegu-zerbitzu hau doakoa da.
Bilboko edozein udal liburutegitatik eska daiteke sare horretako beste liburutegi batzuetako materialak (liburuak, CDak eta DVDak) maileguan uzteko.
Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien arteko mailegua
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Beste udalerri batzuetako liburutegietan dauden liburuak maileguan uzteko eska daiteke.
Sarekoak ez diren liburutegien dokumentuak eskuratzeko zerbitzua
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Beste mota bateko liburutegietako (unibertsitatekoak, beste autonomia-erkidego batzuetakoak, beste herrialde batzuetakoak, etab.) dokumentuak maileguan uzteko eska daiteke. Jatorrizko dokumentuak zein kopiak eska daitezke.
Internet bidez maileguak berritu eta erreserbatu
[
aldatu
|
aldatu iturburu kodea
]
Erabiltzaileak maileguan hartutako materialaren epea luza dezake, liburutegian bertan, edo katalogoan identifikazioa sartuz Nire Biblioteka atalean, baldintza hauek betetzen badira: maileguaren epea bukatu baino 5 egun lehenago eskatzen badu eta beste pertsona batek ez badu erreserbatu.
Sareko profesionalek liburutegietako zerbitzuei eta baliabideei buruzko informazioa eta orientabideak eskaintzen dituzte. Dokumentazio-lan konplexuagoak behar dituzten eskaera bibliografikoetarako, Bidebarrietako Liburutegiko Dokumentazio Zerbitzua erabil daiteke. Zerbitzu hori Kontsulta eta Irakurketa Gelan dago. Honako hau aurki daiteke zerbitzu horretan: arreta pertsonalizatua, kontsulta egiteko zenbait tresna, zenbait zerbitzu espezializatu, hala nola, gaur eguneko egunkarien kontsulta eta prentsa historikoaren kontsulta.
Bilbon
hamazazpi udal liburutegi daude, udalerriko
barruti guztietan
.
- Deustuko Liburutegia Agirre Lehendakariaren etorbidearen 42an dago.
1998an
sortu zen.
- San Ignazioko Liburutegia Agirre Lehendakariaren etorbidearen 170ean dago.
1966an
sortu zen.
- Castanoseko Liburutegia Castanoseko 11n dago.
2009an
sortu zen.
- Zurbaranbarriko Liburutegia Iturriondo plazaren 2an dago.
1998an
sortu zen.
- Otxarkoagako Libuturegia Pau Casals etorbidearen 19an dago.
1966an
sortu zen.
- Begonako Liburutegia Club Deportivo Zirko Amateurren 2an dago.
1997an
sortu zen.
- Bidebarrietako Liburutegi Nagusia
Bidebarrieta 2an dago.
1877an
sortu zen.
- Buiako Liburutegia Buiaren 140ean dago.
- Ibaialdeko Liburutegia Ibaialderen 3an dago,
La Pena
auzoko azoka zaharrean.
- San Adriango Liburutegia San Adriango etorbidearen 34ean dago.
1988an
sortu zen.
- San Frantziskoko Liburutegia Mariaren Bihotzaren plazaren 2an dago.
2001ean
sortu zen.
- Zabalako Liburutegia Bruno Mauricio Zabaleren 41ean dago.
1992an
sortu zen.
- Zazpikaleak. Haur Liburutegia.
- Iralako Liburutegia Ginako estradaren 2an dago.
1989an
sortu zen.
- Errekaldeko Liburutegia Altube zeharkalearen 6an dago.
2012an
sortu zen.
- Zorrozako Liburutegia Fray Juan 35ean dago.
1990ean
sortu zen.
- Basurtuko Liburutegia.
- [1]
, Bilboko Udal Liburutegiak.
- [2]
, Bilboko Udal Liburutegia (Otxarkoaga) sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.
- [3]
, Bilboko Udal Liburutegia (San Ignazio) sortzeko agindua, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratua.