Wikipedia, Entziklopedia askea
Bilbo Zorrozabal
edo
Bilbo Baggins
(
ingelesez
:
Bilbo Baggins
[oh 1]
; 2890ko
irailaren 22
- ?)
J.R.R. Tolkienek
Hobbita
libururako sortutako pertsonaia bat da.
Eraztunen Jauna
trilogian ez da asko agertzen, baina bere partaidetza kontuan hartzekoa da. Eraztun Bakarra aurkitu zuen
hobbita
izan zen.
Frodo Zorrozabalen
osaba da, bai aitaren partetik, baita amaren aldetik ere. Aita
Bungo Zorrozabal
zuen eta ama
Belladona Tuk
.
Gandalf
Grisak eta hamahiru ipotxek Bilboren laguntza behar dute.
Erebor
mendian ipotxen erregeek beraien altxorrak dituzte, baina
Smaug
dragoiak bereganatu du mendia; orduan, abenturazale amorratua denez, Bilboren etxera jotzen dute, Komarkan, eta esaten diote beraiekin joateko. Geroago hainbat abentura dituzte elkarrekin. Mendi Lainotuetan orko batzuek eraso egiten dieten bitartean, Bilbo galdu egiten da eta
Gollum
(Smeagol) aurkitzen du. Berak daukan urrezko eraztun bat lapurtzen dio (ez daki Eraztun Bakarra dela, Sauronek sortutakoa). Ondoren, armiarma eta otso erraldoi batzuk aurkitu eta Ereborren borroka handi gertatzen da ipotx, orko, elfo eta gizonen artean. Eraztunari esker, Bilbo salbatu egiten da eta gero Frodori ematen dio objektua.
Istorioaren hasieran Bilbo Komarkan agertzen da, Gandalfekin hizketan. Gero Frodorekin topo egiten du Elronden etxean, eta amaieran,
Sauron
desagertzen denean, Portu Grisetan
Valinora
joaten da Frodo, Gandalf eta azken elfoekin.
Peter Jacksonen
hiru
filmetan
Ian Holmes
aktore britainiarrak hartu zuen Bilboren rola.
Datozen film berrietan (
Guillermo del Tororenak
), oraindik ez dago idearik Bilbo izango ote den aktoreari buruz.
- ↑
Hobbita
liburuaren itzulpenean -
Xabier Olarra
eta
Sergio Ibarrola
- Bilbo Baggins izenarekin agertzen da. Abizenak ere itzultzea erabaki zuten
Agustin Otsoa Eribekok
Bilbo Zorrozabal erabiltzen du
Eraztunen Jauna
ren euskarazko itzulpenean. Beste hizkuntzatan ohikoa da abizenak eta leku izenak itzultzea.