Bigarren Gerra Punikoa
|
---|
Gerra Punikoak
|
Bigarren Gerra Punikoaren gudu nagusien kokapena
|
Data
| K.a. 218
eta
201
artean
|
---|
Lekua
| Italia
,
Sizilia
,
Hispania
,
Galia Zisalpina
,
Galia Transalpina
,
Afrika
,
Grezia
|
---|
Emaitza
| Erromatarren garaipena
|
---|
|
|
|
|
Publius Cornelius Scipio
†,
Tiberius Sempronius Longus
†
Publius Cornelius Scipio Africanus
,
Gaius Flaminius
†,
Fabius Maximus
,
Claudius Marcellus
†,
Lucius Aemilius Paullus
†,
Gaius Terentius Varro
,
Marcus Livius Salinator
,
Gaius Claudius Nero
,
Gnaeus Cornelius Scipio Calvus
†,
Masinissa
,
Marcus Minucius Rufus
†,
Gnaeus Servilius Geminus
†
|
Hanibal
,
Hasdrubal
†,
Mago
†,
Hasdrubal Gisco
†,
Syphax
,
Hanno Zaharra
†,
Hasdrubal Burusoila,
Hampsicora†,
Maharbal
,
Filipo V.a
|
---|
|
|
|
Bigarren Gerra Punikoa
Kartagok
eta
Erromak
elkarren aurka
K.a. 218tik
K.a. 202raino
egindako gerra izan zen.
Puniko
izena erromatarrek eman zioten,
punicus
hitzak ≪kartagotar≫ esan nahi baitzuen latinez.
Lehen Gerra Punikoaren
ostean,
Kartagok
Sizilian
zeuzkan hiriak galdu egin zituen. Hori zela kausa, saiatu zen
Hispanian
hedatzen.
Hamilkar Barkak
hasita,
Hasdrubalek
eta
Hanibalek
jarraitu zioten politika honi.
K.a. 219an, Hanibalek,
Sagunto
,
Erromako
hiri aliatua,
eraso zuen
. Hanibalek bere aliatuak, tokiko tribuak, defenditzen ari zen. Izan ere, Saguntok aldameneko tribu horiei eraso egiten zien. Hanibalek
Ebro
ibaia (Erroma eta Kartagoren arteko adostutako muga) zeharkatutakoan, Erromak gerra deklaratu zion.
Hanibalek
ustekabean harrapatu nahi zituen erromatarrak. Horretarako, negu horretan bertan 40.000 soldadutako armada
Italiara
Alpeetan zehar eraman zuen. Ezinezkoa zirudiena egin zuen
Hanibalek
, larrutik ordainduta hala ere: udaberrian,
Po
ibaiaren haranean, 26.000 gizon (eta 37 gerra-elefantetik 3 baino ez) geratzen zitzaizkion.
Erromatarrek eraso zuten orduan, armada ongi osaturik ez zebilenean. Tizinio ibaiko batailan ordea
Hanibalek
eskuratu zuen garaipena.
Publio Kornelio Eszipion
kontsula larri zauriturik suertatu zen. Trebia bataila are okerragoa izan zen: erromatar armadaren heren bat hil baitzen. Honela, Italiako Iparraldea
Kartagok
kontrolpean izan zuen.
Hanibal
saiatu zen tribu zeltiarren babesa lortzen, baina askok
Erromaren
alde jo zuten. Baserriak erre Hanibali eman baino nahiago zuten. Hala eta guztiz ere,
Hanibalek
armada indartu ahal zuen, 50.000 soldadu izatera iritsiz.
Hurrengo urterako,
Gaio Flaminio
izendatu zuten kontsul. Honek Arretium zelada bat jarri zion
Hanibali
, baina kartagoarrak, jakinaren gainean, saihestu zuen zelada eta
Erromara
abiatu zen. Flaminiok atzetik jarraitu zion. Tasimene lakuko batailan erabateko porrota jaso zuen
Erromako
armadak.
Hanibalek
orduan,
Erroma
eraso ordez, jeneralek aholkatzen zioten bezala, hegoaldera jo zuen, Erdi Italian babesik ez zuelako eta hegoaldeko greziarrak matxinatzea nahi zuelako.
Erroman
,
Fabio Maximo
zaharra diktadore izendatu zuten. Batailetan borrokatu beharrean,
Hanibalen
hornikuntzak etetea hobestu zuen. Hori zela eta, soroak eta baserriak birrindu zituen. Politika hori gaitseztuta, erromatarrek Fabioren lekuan beste bi kontsul jarri zituzten, zeinek
Hanibal
berehala menderatuko zutela agindu zuten. Inoizko armadarik handiena bilduta (50.000 soldadukoa)
Hanibali
Cannaeko guduan
aurre egin zioten. Ondorioa erromatarren erabateko suntsipena izan zen. 16.000 soldadu erromatar baino ez omen ziren bizirik atera. Erromatarrek, etsiturik, giza-sakrifizioak berreskuratu zituzten (haren historian zehar azkenak), jainkoen babesa lortzeagatik.
Bataila horrek
Hanibalek
nahi zuen matxinadak eragin zituen. Hurrengo hiru urteetan Kapua, Sirakusa eta Tarento hiriek haren alde egin zuten.
Mazedoniak
ere gerra deklaratu zion
Erromari
, baina mazedoniarren armada ezin izan zuen Italiara igaro.
Erroman
,
Fabio Maximo
kontsul izendaturik, haren irizpideei jarraitu zitzaien. Italiako frontean, gainerako urteetan buruz buruko batailak saihestu zituzten.
Bitartean, erromatarrek gerra
Hispaniara
eraman zuten. Pixkanaka,
Erromak
kostaldea menderatu ahal izan zuen, eta, K.a. 211an, Sagunto ere bai. Honi esker, kartagotarrek laguntza eta errefortzuak
Hispaniara
, eta ez
Italiara
, bidali behar zituzten.
Erromak
Kapua eta Sirakusa ere menderatu zuen. Bigarrenean,
Arkimedesek
asmatutako defentsa sistemarengatik, sitioak urtebetea iraun behar izan zuen.
Hanibalen
anaiak,
Hasdrubalek
, Betis ibaian
Erromako
armada garaitu zuen, erromatarren buruak, Publio eta Gneo Eszipion anaiak hilik suertatuz. Hala ere, ezin izan zuen erromatarren armada
Hispaniatik
bota. Hurrengo urtean, Publioren semea,
Publio Kornelio Eszipion
izenekoa ere, kontsul izendatuta (zilegizko adina ez bazuen ere),
Hispaniara
bidali zuten. Honek zuzenetik
Kartagok
Hispanian
zuen hiri garrantzitsuena, Kartago Nova, eraso zuen, eta K.a. 209an, konkistatu.
Hasdrubal
,
Hispania
galdutzat jota,
Italiara
joan zen anaia laguntzera. Erromatarrek kartagotarren etorrera aurreikusirik, garaitu zituzten Metauro ibaiko batailan (K.a. 207an).
Hispanian
geratzen ziren
Kartagoko
armada apurrak hurrengo urtean menderatu zituzten, eta
Hispania
Erromako
probintzia bihurtu zen.
Erromara
bueltatzerakoan, heroi handi baten harrera jaso zuen
Eszipionek
. K.a. 205ean kontsul izendaturik,
Kartago
bera erasotzea erabaki zuen. Afrikan, numidiarren babesa eskuratu zuen,
Kartagoko
agindua arbuiatzen zuten eta.
Hanibal
Italiatik
abiatu zen
Eszipionen
armadari aurre egiteko. Zama batailan (K.a. 202an) Eszipion atera zen garaile.
Kartagok
bakea eskatu behar izan zuen.
Eszipionek
Afrikano goitizen irabazi zuen honela.
Gerraren amaiera ez zen aho batez txalotu. Batzuek uste zuten
Kartagok
, erabat birrindu ezean,
Erroma
mehatxatzeko indarra berreskuratuko lukeela. Hala ere, gerra ordainketa gogorrak pagatu behar izan zituen
Kartagok
. Haren itsas armada 10 ontzira murriztu zen, piratei aurre egin ahal izateko.
Erroma
, ordea, indartsuago atera zen gerratik.