한국   대만   중국   일본 
Bideoklub - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Bideoklub

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideoklub baten film-erakusmahai baten adibidea.

Bideokluba erabiltzaileari aldi baterako bideoak fisikoki alokatzen dizkion negozioa da. [1]

Normalean, artikulua eman aurretik, dendak bezeroari informazioa eskatzen dio, kreditu-txartela, adibidez; eta identifikazio-datuak; adibidez, nortasun-agiria , kobratzeko, iruzurrik gerta ez dadin.

Antolaketa [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Normalean, establezimendu fisikoetan, filmak gaika daude antolatuta, bakoitza apalategi batean banatuta. Lapurretak ekiditeko, askotan DVD-en kaxak bakarrik izaten dira bertan, eta filma alokatzean banatzen dira filmak.

Aro baten amaiera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

1980 eta 1990. hamarkadatan ospe handia izan bazuten ere, filmak partekatzeko tresnek lehenik eta streaming -aren iritsierak ondoren, etxean ikus-entzunezkoak kontsumitzeko ohiturak aldatu zituzten. Mende aldaketarekin gutxinaka lokal fisikoak ixten eta sareko plataformen ugaritzea bizi izan zen. [2]

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. ≪Audientziak apurtu ditu bideoklubetan≫ Egunkaria (Egunkaria): 32. .
  2. Martin, Xabier. (2023-08-05). ≪'Streaming'-ak izozturik utzi ditu bideoklubak≫ Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-05) .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]