Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo-zinta
sorta.
Bideo-zinta
bideoa
grabatu eta erreproduzitzeko euskarri
analogiko
nahiz
digitala
da,
zinta magnetiko
batean oinarrituta, gehienetan
kasete
edo plastikozko kaxatxo baten barruan bilduta. 1950eko hamarkadaren hasieran garatua, euskarriak 1980ko hamarkadan zehar zabaldu zen publikora, bideo-zintak
telebistatik
grabatu eta erreproduzitzeko etxeko gailuak merketu zirenean. 1980 eta 1990eko hamarkadetako eskuko
bideokamerek
ere bideo-zintak erabiltzen zituzten bideoa grabatu eta gordetzeko. Euskarriaren gainbehera XXI. mendearen hasieran hasi zen,
DVDa
zabaldu zenean. Bideokamerek ere ordeztu zituzten bideo-zintak,
memoria
eta
disko gogorrrak
erabiliz.