Wikipedia, Entziklopedia askea
Bidasoa Kirol Kluba
(
gaztelaniaz
:
Club Deportivo Bidasoa
)
Irungo
(
Gipuzkoa
)
eskubaloi
taldea da,
Euskal Herriko
talderik garrantzitsuenetarikoa. 1995 urtean
Europako txapelduna
izan zen.
1962 urtean Jose Migel Aranak sortu zuen Bidasoa Kirol Kluba edo
Club Deportivo Bidasoa de Irun
. 1983an
Elgorriaga
txokolate
enpresa taldearen babesle bihurtu zen, eta 1997 arte hala izaten jarraitu zuen.
Juantxo Villarreal
izan zen garai hartako entrenatzailea.
1987an lehenengo titulua lortu zuten,
Asobal Liga
hain zuzen ere,
FC Barcelonaren
aurka irabaziz. 1995ean kontinente mailan lehen titulua erdietsi zuten,
Europako Kopa
hain zuzen ere, finalean
RK Zagreb
taldea garaituz. 1997an
Europako Errekopa
irabazi zuen. Garai hau "urrezko aroa" izan zen baina XXI mendea hastearekin batera emaitzak apaldu egin ziren eta 2007an 2. mailara jeitsi zen. ia hamarkada bat egin zuen bertan (2013-14 denboraldia ezik) eta 2016an berriz ere goren mailara igotzea lortu zuen. 2018-19 denboraldian urte bikaina burutu zuen, Ligan bigarren egin eta ASOBAL Kopan finala jokatu baitzuen. Honen saria Europako txapelketetarako sailkatzea izan zen 12 urteren ondoren.
2019-20 denboraldia ere bide beretik hasi zuen eta
Txapeldunen Ligan
ligaxka fasean nagusitu zen. Hurrengo play-offetan ordea Poloniako Wisła Płock taldeak kanporatu zuen eta ez zen final zortzirenetarako sailkatu.
- ASOBAL Liga
:
- Txapeldun (2): 1987 eta 1995.
- Txapeldunorde (3): 1994, 2019 eta 2021.
- Errege Kopa
:
- Txapeldun (2): 1991 eta 1996.
- Txapeldunorde (5): 1983, 1988, 1990, 1993 eta 1998.
- ASOBAL Kopa
:
- Txapeldun (1): 1993.
- Txapeldunorde (4): 1992, 2018, 2019 eta 2022.
- Espainiako Superkopa
:
- Txapeldun (1): 1996.
- Txapeldunorde (3): 1988, 1989 eta 1994.
- Espainiako Gazteen Txapelketa:
- Txapeldun (9): 2000, 2001, 2002, 2016, 2017, 2018, 2019, 2021, 2022.
Bidasoa Kirol klubak jokalari aipagarri ugari izan ditu, hona hemen ezagunenetako batzuk:
Bidasoaren B taldea
Lehenengo Nazional mailan
jokatzen ari da.