Miguel de Cervantes Liburutegi Birtuala
Interneten bidezko Espainiako liburutegia da. Haren helburu nagusia kultura hispanikoaren zabalkundea da eta, horretarako, idazlanak mundu guztiaren esku jartzen du. Ekimena beste herrialdetan martxan jarri den parekoa da. Liburutegia,
Alacanteko Unibertsitatearen
ekimenez,
1999an
sortu zen; ekimenaren finantziazioa bi erakunde handien languntzaz heldu zen:
Banco de Santander
eta
Marcelino Botin Fundazioaren
eskutik. Gaur egun fundazio batek gestionatzen du liburutegia eta presidentea
Mario Vargas Llosa
idazle peruarra da.
- Espainiako literatura. Zuzendaria, Enrique Rubio Cremades.
- Liburutegi Amerikarra. Zuzendaria, Beatriz Aracil Varon
- Joan Lluis Vives Liburutegia. Literatura katalanari eskainita. Zuzendaria, Llucia Martin Pascual.
- Biblioteca das Letras Galegas. Zuzendaria, Anxo Tarrio Varela
- Zeinuen Liburutegia. Liburutegi hau pertsona gorrei eta itsuei zuzenduta dago. Fonoteka bat dauka. Zuzendaria, Ruben Nogueira Fos
- Haur eta Gazte-literaturaren Liburutegia. Zuzendaria, Ramon Llorens Garcia.
- Liburutegi Afrikarra. Gaztelaniaz, euskaraz, katalanez edo galizieraz idatzitako afrikarren literaturari eskainita. Zuzendaria, Josefina Bueno Alonso. Hiru atal ditu:
Saharaz hegoaldeko Afrika
,
Sahara
eta
Magreb
.
- Itzulpen Hispanoamerikarren Liburutegia. Amerikarrek egindako itzulpenak biltzen ditu.