Wikipedia, Entziklopedia askea
Akatsa markatua.
Biblia Adulteroa
edo
Pekatarien Biblia
1631n
Robert Barker
eta
Martin Lucasek
,
Londresko
errege inprimatzaileek, argitaratutako
Bibliaren
edizio bat da,
Jakue Erregearen Bibliaren
berrinprimaketa bat izateko. Izena, konpositoreek egindako akats baten ondorio da:
Hamar Mandamentuetan
(
Ir 20:14
), "
Ez duzu adulteriorik egingo
" esaldian, "Adulterioa egingo duzu" esaldia aldatuz (
ingelesez
:
Thou shalt
not
commit adultery
). Akats hori hainbat kopiatan zabaldu zen. Handik urtebetera, Pektarien Bibliako editoreak
Izarraren Ganberara
deituak izan ziren eta 300
liberako
isuna jaso zuten (50.322 liberaren baliokideak 2019an) eta inprimatzeko lizentziarik gabe geratu ziren
[1]
. Bibliaren edizio honek hain akats nabarmena izan zuenez,
Karlos I.a
eta
George Abbot
,
Canterburyko
artzapezpikua, sumindu egin ziren
[2]
.
Biblia Adulteroko ale gehienak berehala ezeztatu eta suntsitu ziren, eta gaur egun existitzen den ale kopurua, bildumagileek oso baliotsutzat jotzen dutena, erlatiboki baxua dela uste da
[3]
. Ale bat
New Yorkeko Liburutegi Publikoko
liburu arraroen bilduman dago, eta oso gutxitan eskura daiteke; beste bat Dunham Museo Biblikoan ikus daiteke,
Houstonen
(
Texas
, AEB)
[4]
. Londresko
Britainiar Liburutegiak
ale bat zuen erakusgai, gaizki inprimatutako manamendura irekita, 2009ko irailera arte doako erakusketa batean
[5]
. Biblia Adulteroa erakusketa mugatuan ere izan zen 2009ko abuztuaren 15etik irailaren 2ra
Gadsdeneko
(
Alabama
) Tinta eta Odol Erakusketan. Kopia bat ere erakutsi zen 2011ko ekainaren 18ra arte Ingalaterrako
Cambridge
Unibertsitateko Liburutegiko erakusketan, Jakue Erregearen bertsioaren 400. urteurrenerako.
- ↑
Kohlenberger, John R., III, 1951-. (2008).
Zondervan NIV Bible verse finder : concordance.
Zondervan
ISBN
978-0-310-29205-0
.
PMC
233936867
.
(Noiz kontsultatua: 2020-10-26)
.
- ↑
Ingelhart, Louis E. (Louis Edward). (1987).
Press freedoms : a descriptive calendar of concepts, interpretations, events, and court actions, from 4000 BC to the present.
Greenwood Press
ISBN
0-313-25636-5
.
PMC
14967414
.
(Noiz kontsultatua: 2020-10-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Gekoski, Rick. (2010-11-25).
≪The Wicked Bible: the perfect gift for collectors, but not for William and Kate≫
The Guardian
ISSN
0261-3077
.
(Noiz kontsultatua: 2020-10-26)
.
- ↑
(Ingelesez)
Turner, Allan. (2015-08-31).
≪Historic Bibles ?' even a naughty one ?' featured at Houston's Dunham Museum≫
HoustonChronicle.com
(Noiz kontsultatua: 2020-10-26)
.
- ↑
twitpic.com
(Noiz kontsultatua: 2020-10-26)
.