Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth
(Betje)
Wolff
, jaiotzez
Elizabeth Bekker
, (
Vlissingen
,
1738ko
uztailaren 24a
?
Haga
,
1804ko
azaroaren 5a
)
herbeheretar
eleberrigilea
izan zen.
Betje Bekker Vlissingenen jaio zen familia
kalbindar
aberats batean. 1759ko azaroaren 18an, 21 urte zituela, Adriaan Wolff 52 urteko
artzainarekin
ezkondu zen. 1763an, lehen bilduma argitaratu zuen,
Bespiegelingen over het genoegen
. 1777an senarra hil ondoren,
Aagje Deken
idazlearekin bizi izan zen Frantzian
[1]
. Hortik aurrera bi emakumeek elkarrekin argitaratu zituzten lanak. Zaila da bakoitzak emandako ezaugarriak zehaztea, nahiz eta askok uste duten Betje Wolff izan zela egile nagusia, elkarrekin idatzi aurretik izandako ospe zabalagoagatik
[1]
.
Samuel Richardsonen
moldeko
eleberri epistolarretan
espezializatu ziren
[2]
.
1788an
Borgoinako
Trevouxera
joan ziren bizitzera. 1789an
Wandelingen door Bourgogne
argitaratu zuten.
Frantziako Iraultzan
hainbat arrisku jasan zituen, eta
gillotinatik
ihes egin zuen bere gogo presentzia handiari esker bakarrik. 1790ean Benjamin Sigismond Frossard suitzar abolizionistaren lan bai itzuli zuen. 1795ean Herbehereetara itzuli zen, eta Hagan bizi izan zen hil arte
[3]
.
- Historie van Mejuffrouw Sara Burgerhart
(1782)
[2]
- Historie van den heer Willem Leevend
(1784-1785)
[2]
- Abraham Blankaart
(1787)
[2]
[3]
- Wandelingen door Bourgogne
(1789)
- Cornelia Wildschut
(1793?1796)
[3]
1950ean, Betje Wolffen izena duen historia eta arte apaingarrien museoa sortu zuten
Beemsterren
, Betje eta Adriaan Wolff bizi ziren etxean. Museoak hiru mendeko garaiko estiloetan apainduta dauden aretoak eta XVIII. mendeko lorategia ditu
[4]
.
- ↑
a
b
(Ingelesez)
Kellogg, Day Otis; Baynes, Thomas Spencer; Smith, William Robertson, eds.
≪Bekker, Elizabeth≫
The Encyclopaedia Britannica.
3 Encyclopaedia Britannica Company (argitaratze data: 1902), 511 or.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
a
b
c
d
(Ingelesez)
Downs, Brian Westerdale; Jackson, Henry Latimer. (1921).
A Manual of the Dutch Language.
Cambridge: Cambridge University Press, 74 or.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
a
b
c
(Ingelesez)
Chisholm, Hugh, ed.
≪Bekker, Elizabeth≫
Encyclopædia Britannica.
3 Cambridge: Cambridge University Press (argitaratze data: 1911), 661 or.
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.
- ↑
(Nederlanderaz)
≪Museum Betje Wolff≫
Beemster Info
jatorrizkotik
artxibatua (artxibatze data: 2014-05-31)
(Noiz kontsultatua: 2023-11-05)
.