Wikipedia, Entziklopedia askea
Betiko loa
|
---|
|
Idazlea
| Raymond Chandler
(
1939
)
|
---|
Argitaratze-data
| 1939
|
---|
Generoa
| Eleberria
|
---|
Jatorrizko izenburua
| The Big Sleep
|
---|
Hizkuntza
| ingelesa
|
---|
Argitaletxea
| Alfred A. Knopf
(en)
|
---|
Herrialdea
| AEB
|
---|
OCLC
| 42659496
|
---|
|
Izenburua
| Betiko loa
|
---|
Itzultzailea
| Inaki Ibanez
|
---|
Argitaratze-data
| 1995
|
---|
Bilduma
| Sail beltza
|
---|
Orrialdeak
| 294
|
---|
ISBN
| 978-84-87484-21-6
|
---|
Betiko loa
(
The Big Sleep
)
Raymond Chandlerek
1939an
idatzitako
eleberri
beltza da. Protagonista
Philip Marlowe
detektibea da,
Raymond Chandleren
pertsonaiarik ezagunena.
Argumentuaren ezaugarri nagusia konplexutasuna da. Izan ere, badaude izaera biko pertsonaia asko, baita narrazioan zehar azaltzen diren sekretuak ere. Izenburua heriotzaren eufemismoa da, liburuan “betiko loa egiteari” buruzko hausnarketa agertzen baita.
Sternwood jeneralak
Philip Marlowe
kontratatzen du Geiger izeneko liburu-saltzaile bat xantaia egiten ari zaiolako bere alaba Carmeni buruz. Jeneralaren beste alabak uste du bere aitak detektibea kontratatu duela etxetik alde egindako senarra aurkitzeko. Geiger bere apartamentuan tirokatuta hil denean, Carmen biluzik eta drogaturik han dagoelarik,
Philip Marlowek
badaki bere ikerketak hasi baino ez du egin.
- Philip Marlowe
: detektibea.
- Sternwood jenerala
: Marlowe kontratatzen du.
- Carmen Sternwood
: jeneralaren alaba txikia.
- Vivian Regan
: jeneralaren alaba nagusia.
- Rusty Regan
: Vivianen senarra. Etxetik alde egin omen zuen Eddie Marsen emaztearekin.
- Bernie Ohls
: Barrutiko fiskalaren laguntzailea. Marloweren adiskidea.
- Arthur Gwynn Geiger
: Liburu-saltzailea. Xantaia egiten dio jeneralari, Carmeni buruz.
- Joe Brody
: Carmenen maitale ohia. Xantaia egiten dio jeneralari.
- Eddie Mars
: kasino baten jabea. Txantaje-egilea.
- Mona Mars
: Eddie Marsen emaztea. Etxetik alde egin omen zuen Rusty Reganekin.
1946an
Howard Hawks
estatubatuar zinema zuzendariak eleberri honetan oinarritutako
The Big Sleep
filma estreinatu zuen, bertan
Humphrey Bogart
eta
Lauren Bacall
aktoreak protagonista izan zirelarik.