Beti Alai pilotalekua
Gipuzkoako
Goierri
eskualdeko
Ordizia
udalerriko
pilotalekua
da. Ordiziako pilotalekua Foruen pasealekuan,
Zabala jauregiaren
ondoan dago.
1892ko
uztailaren 7an
inauguratu zuten, halere
Beti-Alai
izena ez zen
XX. menderarte
lekukotuko.
Bertan jokatu ohi diren pilota partidu garrantzitsuenak herriko jaietan,
uztailean
, eta
iraileko
euskal jaietako esku pilota profesionaleko partiduak izan ohi dira. Bestalde, herriko jaietan ere, bertan
boxeo
borrokaldiak ere antolatu ohi dira. Bertan urte osoz antolatu ohi diren beste ekitaldi batzuk:
Ordizia Rugby Elkarteak
antolatutako garagardo festa,
rock
jaialdia, eta abar.