Wikipedia, Entziklopedia askea
Patrick Bartholemew Ahern
(
irlanderaz
Padraig Parthalan O hEachtairn
) (
1951ko
irailaren 12an
jaioa) irlandar ekonomista eta politikaria da.
Fianna Fail
alderdi kontserbadorearen ezker hegaleko kidea da.
1997ko
ekainaren 26tik
2008ko
maiatzaren 7ra arte
Irlandako Errepublikako
Taoiseacha
izan zen, ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta
Brian Cowenek
ordezkatu zuen.
1977an aukeratu zuten lehen aldiz diputatu bere alderdiaren eskutik. 1980ko hamarkadan
Dublingo
alkate izan zen, 1987-1991 bitartean Lan ministro, eta 1993an Finantza ministro izendatu zuten A. Reynoldsen koalizio gobernuan. Asko hazi zen bere ospea kargu horretan, ekonomia arloan zuen gaitasuna erakusteko aukera izan baitzuen: 1993ko Europako Diru Sistemaren krisia zela-eta hartutako neurriak egokiak eta eraginkorrak izan zirenez, arrakasta handia izan zuen. Baina Ahernen karrera distiratsua bertan behera gelditu zen 1994ko azaroan, koalizioko gobernuak porrot egin baitzuen. Urte berean, bere alderdiaren buruzagi izendatu zuten, eta bera izan da 43 urterekin alderdi horrek inoiz izan duen buruzagi gazteena.
Oposizioan egon ondoren, 1997an hauteskundeak aurreratu zituzten, eta bere alderdia izan zen garaile. 1997ko ekainaren 26an bera izendatu zuten Irlandako Lehen ministro; berriro ere, bera izan zen inoiz kargu hori bete duen pertsonarik gazteena. Negoziaziorako eta elkarrizketarako gaitasun handia zuen. Bere gobernuak abertzaleen eta unionisten arteko hitzarmen politikoan oinarritutako Irlanda bakarraren alde egin zuen, baina erradikalak baztertuz, betiere. Hala ere, 2008an ustelkeria kasu batengatik dimititu zuen eta
Brian Cowenek
ordezkatu zuen.
2011ko
apirilaren 13an
Gipuzkoako Foru Aldundian
Ostiral Santuko Hitzarmenari
buruzko hitzaldia eman zuen.
Bertie Ahern
ek
2011ko
urriaren 17an
parte hartu zuen
Aieteko bake konferentzian
,
Donostian
.
Koffi Annan
eta Europako beste 4 lider politikorekin presiditu zuen mahaia (
Jonathan Powell
,
Gro Harlem Brundtland
,
Pierre Joxe
eta
Gerry Adams
), eta bertan
ETAri
borroka armatuari bukatzeko eskatu zioten alde bakarreko eta Espainiako zein Frantziako gobernuekin negoziatu gabeko prozesu baten baitan. Handik hiru egunetara ETAk borroka armatuari amaiera ematea erabaki zuen.
[1]
|
---|
Jardunekoa
(1975?2009)
| |
---|
Iraunkorra
(2009-)
| |
---|