Bernardo Sediracekoa
,
Bernardo Clunykoa
,
Sauvetatekoa
,
Don Bernardo
edo
Bernardo Toledokoa
(
Blanquefort-sur-Briolance
c. 1050 -
Toledo
,
1125
)
clunytar
monjea eta
Toledoko artzapezpikua
izan zen.
Ez da ezagutzen ze urtetan jaio zen, eta berari buruzko lehen berriek
1080an
kokatzen dute benitoar monje bezala
Auxeko
monasterioan, Clunykoaren agintepean zegoena.
Gaztelara
iritsi zen clunytar komunitatearen zati izan zen, ziuraski
Alfontso VI.a Gaztelakoak
hala eskatuta (bere emazte
Konstantza Borgoinakoaren
eraginez), eta berehala
Sahagungo
abade izendatua izan zen
1081ean
beste clunytar bat zen Roberto ordezteko. Hau
Hugo Clunykoak
kargutik kendu zuen
Gregorio VII.a
aita santuaren eskari baten ondoren, ziur asko,
hispaniar liturgia
1080an
Burgosko kontzilioan
ezarri zen
erromatarragatik
aldatzeko prestutasun ezagatik. Bere Sahagungo abade eta errege aholkulari postuetatik lan garrantzitsu bat egin zuen
Gregoriotar erreformaren
aplikazioan, bereziki
kleroaren
diziplina, clunytar erreformaren hedapena eta erromatar liturgiaren inplantazioari dagokionez (bere agintepean berrantolatzen da monasterioko
scriptorium
a, kodex berrien iturri bihurtzen dena).
Alfontso VI.ak
Toledo konkistatu
ondoren, don Bernardok paper garrantzitsu bat izan zuen herriaren errendizioan eta hiritarrek erromatar liturgia onar zezaten, erregeari Toledoko parrokiaren batzuetan hispaniar liturgia manten zezala aholkatuz. Izan ere, hil aurretik (errekonkistaren egun berean), Gregorio VII.ak Toledoko artzapezpiku izendatu zuen, egoitzaren jabetza hartzeko aukerarik gabe. Izendapena berresteko aita santu berria zen
Urbano II.arekin
elkartzera bidaiatu zuen
Italiara
, Toledoko artzapezpiku izendatu zuena
1088an
, eta, gainera, Toledo
Hispaniako
egoitza primatua izatera buletatzea onartu zuen. Aita Santuak
Anagnitik
hispaniar gotzainei gutun bat bidali zien izendapenaren eta bere babesaren berri emateko, bertan, gertaera hori godo erresumaren bikaintasunarekin bat datorrela zioen.
≪
|
antiquis adtestantibus priuilegiis
|
≫
|
1091n
Gaztela
,
Leon
eta
Galiziako
gotzainak leondar hiriburuan ospatutako kontzilio batera deitu zituen, non 1080ko Burgosko kontzilioko arau erreformatzaileak berritu zituen. Izan ere, arau erreformistak hispaniar elizan aplikatzeko bere grina Urbano II.ak
1093
edo
1096an
errekonozitu zuen.
Hispanian
eta
Narbonensen
legatu izendatu zuenean, hala,
Tarragonako
metropolitar egoitzaren nagusitasuna baliogabetuz,
Toledoren
mende egotea onartu behar izan zuena.
1095ean
Frantziara
bidaiatu zuen Urbano II.arekin elkartzeko, Narbonensen bisita apostolikoan zegoena, eta
Clermont
eta
Nimesko
kontzilioetara joan zen 1096an.
1097an
Tarraconense eta Narbonenseko kontzilio bat deitu zuen
Gironan
, eta
1098an
zehar hartutako neurrien aplikazioa berrestera dedikatu zen.
1099an
Erroman
kontzilio batera joan zen Bazko garaian, eta Urbano II.agandik
Oviedo
,
Leon
eta
Palentziako
diozesiak Toledokoaren ordainlari bihurtu zituen
bulda
bat lortuz.
Alfontso VI.ak
Uclesko guduan
jasandako hondamendia eta erregea
1108an
hil ondoren
Urraka Gaztelakoaren
gaztelar gortean bere eragina murriztua geratu zen. Hala ere, aktiboki parte hartu zuen Errekonkista lanean, eta
1118ko
maiatzak 3an
Alcala de Henares
hartu zuen, ordutik aurrera juridikoki eta eklesiastikoki Toledoren mende geratu zena. Han, Toledoko Artzapezpikuek Alcalan izan zuten bizilekua izango zen artzapezpiku jauregi bat eraikiarazi zuen.
Urraka erreginarekin zuen harreman txarrak eta
Kalisto II.a
aita santu berri aukeratua izateak, Urrakaren koinatua,
Alfontso VII.a Gaztelakoaren
osaba eta
Diego Gelmirezen
laguna zena, bere boterea murriztu zuten. Hala, esate baterako,
1120an
, Calixto aita santuak metropolitar duintasuna
Santiago de Compostelari
eman zion, Toledoren nagusitasuna ukitu ez zen arren.
Toledon hil zen
1128ko
apirilean.