Bergiumeko gudua
k.a 197an izandako gudu bat izan zen, gaur egungo
Berga
hirian, erromatarrek alde batetik eta
bergistaniarrek
eta
lazetaniarrek
bestetik hartu zuten parte.
Iberiar
herriek
erromatarren
menpetik askatzearren egindako matxinadan gertatu zen.
Marcus Porcius Cato
,
Adintsua
.
Kartago
garaitzean Erroma iberiar penintsulako indar nagusi bihurtu zen. Berehala ezarri zituen aldaketa administratiboak, eta batez ere, aldaketa fiskalak. Iberiar tribuek ez zuten
stipendium
zeritzon
zerga
ongi hartu eta matxinatu egin ziren.
Matxinada K.a 197an hasi zen. Istiluak geldiarazteko asmoz, Erromatar errepublikak
Cayo Sempronio Tuditano
bidali zuen
Hispania Ziteriorrera
eta
Marko Helvio Blasion
Hispania Ulteriorrera
. Cayo Sempronio Tuditanio K.a 197 bukaeran hil zen gudaldi batean jasotako zauriengatik. Edonola ere, Ka. 197 eta 196 urteetan erromatarrek iberiar osteak garaitu zituzten Turdako guduan eta
Iliturgiko
guduan.
Matxinada ez zen oraindik zapaldua ordea, eta
Marko Portzio Katon
kontsula
heldu arte ez zuten erromatarrek kostaldearen kontrola atxiki. Katonek Rhoden eta Emporion garaitu zituen matxinoak.
K.a. 195ean, Katonek egun gutxitan lazetaniarrak,
suesetaniarrak
eta
ausetaniarrak
menperatu zituen eta azken erresistentzia ere zapaldu zuen, lazetaniarrak eta bergistaniarrak garaitu baitzituen
Castrum Bergiumen
.
Erromatarrek iberiarrei harresiak eraisteko agindu zieten eta horregatik egungo Katalunian zeuden herrixkak desagertu ziren.