Wikipedia, Entziklopedia askea
Mstislav Rostropovitx
eta Benjamin Britten (eskuinean) 1964an kontzertu baten ondoren.
Maggi Hamblingen
The Scallop
(
Bieira
) eskultura, Aldeburgheko hondartzan dagoena, Benjamin Brittenen omenez. Maskorraren ertzean
Peter Grimes
en operatik hartutako hurrengo hitzak daude:
≪I hear those voices that will not be drowned≫
(≪itoko ez diren ahots horiek entzuten ditut≫).
Edward Benjamin Britten
(
Lowestoft
,
Suffolk
,
Ingalaterra
,
1913ko
azaroaren 22a
-
Aldenburgh
, Suffolk, Ingalaterra,
1976ko
abenduaren 4a
)
musikagilea
izan zen.
F. Bridge eta
John Ireland
maisuen ikasle izan zen.
Opera
berritu zuen. Aipatzekoak dira:
Peter Grimes
(1945),
The rape of Lucretia
(1946,
Lukreziaren bortxatzea
),
Albert Herring
(1947),
Let´s make an opera
(1949,
Egin dezagun opera
),
Billy Budd
(1951),
The turn of the screw
(1954,
Buelta
),
The prodigal son
(1968,
Seme galdua
) eta
The death in Venezia
(1973,
Heriotza Venezian
). Harenak dira, halaber,
Requiem
(1940) eta
Spring
(1950,
Udaberria
) sinfoniak.
War requiem
(1962,
Gerrako requiema
) lan bikaina da.