Benito Lertxundi Esoain
(
Orio
,
Gipuzkoa
,
1942ko
urtarrilaren 6a
)
euskal abeslaria
da,
folk musikaren
arloan diharduena, beste estilo batzuekin nahasketak eginda.
Ez Dok Amairuko
kide izan zen, eta kantautore belaunaldi bateko kide ezagunenen artean dago, bai Euskal Herrian bai kanpoan.
Bederatzi anai-arrebatatik azkena, musika txikitatik ezagutu zuen etxean, familia giroan abestea ohitura baitzen; hala ere, ez zen musikaririk haien artean. Lertxundi gazteak marrazkirako zuen zaletasuna eta herriko eskolako ikasketak amaituta, frantziskotarrek gidatzen zuten Zarauzko Arte eta Ofizio Eskolan hasi zen. Bertan, buztina eta zura lantzen ikasi zuen, eta tailugile gisa lehen lanak egin zituen.
[1]
Hemeretzi urterekin, erloju denda batean hasi zen lanean. Egun batean, bertako jabe Martin Lizasok
laut
bat utzi zion. Bere kabuz jotzen ikasi zuen. Musikarekiko zaletasuna piztuta, gitarra elektriko bat erosi zuen. Gustuko zituen abeslari estatubatuarren bertsioak euskaratu eta jotzen zituen,
Elvis Presleyrenak
, esaterako.
La Voz de Espana
egunkariak antolatzen zuen kantu txapelketa batean izena eman, eta bigarren geratu zen. Horri esker,
Mikel Laboak
?
Kataluniatik
itzuli berria zen? horren berri izan zuen eta harekin harremanetan jarri. Euskal musikariekin zerbait egin nahi zuen.
Ez Dok Amairu
taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1965ean. Bertan gauza asko ikasi zituela aitortu izan du. Oso gogoan du lehen bilera, Donostiako Kursaaleko zinema zaharrean egina.
≪
|
Niretzako surrealista izan zen bilera hura, atera nintzen inpresioarekin ez nuela ezer ulertu, ez nekiela zertan ari ginen. Baina zerbait bazen nigan, sena edo, tiratzen ninduena, horretan jarraitzeko esaten zidana. Bilera batzuk egin genituen, eta hortik sortu zen Ez Dok Amairu taldea. Niretzat berriro jaiotzea, bataioa izan zen. Ordurako kantatzen nuen, baina orduan hartu nuen kontzientzia. Beste nortasun bat, beste kantari bat sortu zen. Garai hartan oso hedatuta zegoen protesta kantutan hasi ginen.
|
≫
|
?Benito Lertxundi
[oh 1]
|
Urte haietan lehen disko txikiak argitaratu zituen. Lehen EPan (
Cinsa
/
Edigsa
,
1967
), oraindik ere asko entzuten diren bi kantu ezagun zeuden (
Zenbat
gera
,
Loretxoa
), eta horiekin batera, Lertxundik idatzitako
Egia
eta
Egun
sentia
. Bigarren disko txikia urte berekoa da (Cinsa/Edigsa, 1967); horretan,
Xabier Leterekin
egindako bi kantu agertzen dira:
Bihar
itxaropen
eta
Gazte sentimental
. Horrez gain, Lertxundik konposatutako
Gure bide galduak
.
1968an
hirugarren eta laugarren disko txikiak agertuko ziren, oraingoan
Herri Gogoa
diskoetxeak argitaratuta. Horietan kantu tradizionalak (
Ama
ezkondu
,
Dugun
edan
) eta berak sortutakoak uztartu zituen (
Irripar
bat
,
Jabetasuna
). Halaber, bada Xabier Leteren beste kanta bat,
Itzak dira itzak
.
1971
. urtean Ez Dok Amairuk
Baga Biga Higa
sentikaria estreinatu zuen, eta urte hartan bertan lehen disko luzea argitaratu zuen: Benito Lertxundi (Herri Gogoa,
1969
). Aurretik ateratako single bilduma zen, gitarra hutsez abestua; maitasuna eta garaiko egoera soziala uztartzen zituen Lertxundi gazteak. Azken horien artean zegoen Gure bide galduak. Kantu batzuk berak sortutakoak ziren, baina baziren beste egile batzuk sortutako hitzak ere:
Jose Anjel Irigarai
, Xabier Lete,
Anjel Lertxundi
eta Gaztelu. Nabarmentzekoa da
Abel Muniategik
idatzitako
Zenbat
gera
, ikono bihurtu zen abestia. Soilik herri kanta bat zegoen disko horretan,
Aita saldu nauzu
.
Hurrengo urtean Ez Dok Amairu desegin egin zen, eta bertan aritutako hainbat artistak beste ikuskari bat estreinatu zuten:
Zazpiribai
. Batez ere
Ipar Euskal Herrian
eman zuten Baga Biga Higa-ren ildotik segitzen zuen ikuskaria; bi orduko emanaldia zen. Lertxundiz gain, honako artista hauek hartzen zuten parte:
Ugutz Robles-Arangiz
,
Inaki Urtizberea
, Xabier Lete,
Lourdes Iriondo
,
Patxika Erramuzpe
,
Peio Ospital
,
Pantxoa Carrere
eta
Manex Pagola
.
Benito Lertxundi
(1971)
Proiektu kolektiboetan ez ezik, segitzen zuen bere bakarkako lanarekin.
Oro lano mee batek...
bigarren diskoak (
Artezi
,
1974
) heldutasun handiagoa erakusten zuen.
Xabier Lizardiren
hainbat abesti musikatu zituen, horien artean
Oi lur, oi lur
. Baita bere ibilbidean garrantzi handia izango zituzten bi kanta ezagun ere:
Herribehera
jota eta
Txori txikia
metaforikoa, JosAnton Artzeren hitzetan oinarritua.
Hamarkada horretan
Bretainiara
hainbat bidaia egin zituen Lertxundik ?lehena Ez Dok Amairurekin izan zen?, eta horren ondorioz hango musika eta folklorearekin liluratuta geratu. Horrez gain,
Ipar Euskal Herriko
herri kantutegia eta musika hobeto ezagutzeko aukera izan zuen, bereziki Zuberoakoa. Eragin horiek nabarmenak izan ziren hurrengo abesti eta lanetan. "Zuberoa deskubrimendu bat izan zen niretzat garai batean. Bere kantagintzatik aparte, kantu mota hori oraindik bizirik zegoela sumatu nuen, zenbait tokitan musikologoen esku baino geratu ez denean" (2). Horren adibide garbia izan zen argitara eman zuen hurrengo diskoa:
...eta maita herria, uken dezadan plazera
(Artezi, 1975). Disko horretan argi agertzen da giro espiritualekiko joera, urruneko alegien oihartzuna. Hor daude Lertxundiren abesti klasiko batzuk ere:
Maria Solt
,
Atharratzeko
gazteluko kanta
eta
Jaun Baruak
. Arrakasta handiko lana izan zen; horrekin Benito Lertxundi lehen mailako euskal musikarien taldean sartu zen, oraindik utzi ez duena.
Sormen handiko urteak izan ziren horiek, eta, orduan horren garrantzitsuak ziren kantaldietan parte hartzeaz gain, uzta diskografikoak ez zuen etenik. Hurrengoa disko bikoitza izan zen:
Zuberoa/Askatasunaren semeei
(Artezi, 1977).
Zuberoako
giroa islatu nahi izan zuen Lertxundik lan horretan; horretarako, musika tresna zaharrak baliatu zituen grabazioan, horietako batzuk espresuki berreskuratuak.
Gitarra
utzi gabe, musikari talde zabal baten laguntza izan zuen Lertxundik -horien artean
Marian Arregi
akordeoilari
eta
harpa
jotzailea-, eta doinu zeltek gero eta garrantzi handiagoa zuten. Diskoan herri kantuak (
Balearen bertsoak
,
Prima ejerra
) eta Lertxundik berak egindakoak agertzen ziren (
Orbaizetako arma olaren kantua
,
Askatasunaren semeei
). Dena den, bi abesti ezagunenak Jose Anjel Irigaraik idatzitakoak dira:
Oi Zuberoa
eta, bereziki,
Bizkaia
maite
. Horrez gain, nabaria da
Alan Stivell
musikari bretainiarraren eragina; herri horretako abesti bat kantatu zuen diskoan, Lizardiren bertsoekin, "Otartxo utsa".
Hurrengo hamarkada ere disko bikoitz batekin hasi zuen Lertxundik: Orreagako batailaren inguruko disko epiko eta kontzeptuala da
Altabizkar/Itzaltzuko Bardoari
(
Elkar
,
1981
). Hasieran "Euskal epikaren barna" deitzekotan izan zen, diskoan zer dagoen ongi adierazten duen izenburua. Lehenengo diskoan, Orreagako gudaldiari kantatzen dio, baita Matalazen azken hitzak jaso ere. Abesti luzeak eta musika girotzean oinarrituak dira nagusi. Bigarrenean, aniztasun handiagoa dago, baita Lertxundiren kantutegian harrera ezin hobea izan duten bi kanta ere: Etxahun Iruriren bertsoetan oinarritutako
Oi Ama Euskal Herri
eta
Nere herriko neskatxa maite
.
Lan horren ostean,
Antonio Breschi
pianista
italiarrarekin
lanean hasi eta, aldi berean, barnerako begirada hasi zen lantzen, gai epiko-historikoak zertxobait alboratuz. Horren ondorioa izan zen
Gaueko ele ixilen baladak
(Elkar, 1985), lau urteko isialdia apurtu zuena. Lan horrekin barne bidaiari ekin zion Lertxundik: kantuak intimistagoak dira, eta aurrerantzean tarteka baino ez da agertuko aurreko lanetako epikotasuna. Urte berean
Breschik Mezulari
(Elkar, 1985) argitaratu zuen, eta horretan parte-hartze berezia izan zuen Lertxundik, gitarra jotzen eta hiru abestitan kantatzen. Johnny McCarthy eta David Hopkins musikari irlandarrek osatu zuten nazioarteko kolaboratzaileen zerrenda.
Bretainia
eta
Zuberoarekin
batera,
Irlanda
izan da musikari oriotarrak miretsi duen herria. Hango kultura eta musikari zion mirespenaren ondorioa izan zen Mauleko bidean (Elkar, 1987).
O'Carolan
XVIII. mendeko
musikari irlandarrari eskainitako diskoa da, harekin Zuberoan egindako alegiazko topaketaren inguruko lana baita. O'Carolanek sortutako bi kanta sartu zituen diskoan, eta horien artean hari eskainitako abestia. Aipagarria da sintetizadorea ere erabili zuela lan horretan.
Hurrengo lanarekin, berriz, hasierako urteetara itzuli zen Lertxundi, herri doinuak nagusi zituen diskoa osatuz:
Pazko gauerdi ondua
(Elkar, 1989). Lan horretan ageri dira Lertxundik zuzeneko emanaldietan abesten zituen hainbat abesti, ordu arte sekula grabatu gabekoak. Horien artean
Mixel Labegerieren
"Primaderako liliak" aipagarriena da.
Disko horrekin etapa bat itxi zuen abeslariak; 70 eta 80ko hamarkadak oso emankorrak izan ziren sorkuntza aldetik eta kaleratutako disko kopurua horren lekuko da. Handik aurrera, ordea, beste patxada batez jardun zuen. Gainera, 90eko hamarkadaren hasieran Lertxundiren taldeko kide eta lagun
Martin Irizar
hil zen istripu batez, eta horrek geldialdi luzea ekarri zuen. Denboraldi batez ez zuen kontzerturik eman eta
1996
. urte arte ez zuen beste diskorik kaleratu.
Benito Lertsundi (1971)
Dena den, tarte horretan
Hunkidura kuttunak
bilduma (Elkar, 1993) argitaratu zuten: bi zatitan emandako lau disko eta 46 abesti, non Lertxundiren bidea laburbiltzen den. Kantu asko molde berrian eman zituen bilduma horretan, eguneratu egin behar zirela iritzita. Urte hartan bertan, parte hartu zuen
Zuhaitzak landatzen zituen gizona
disko berezian (
Sonifolk
, 1993).
Jean Giono
idazlearen abentura filosofiko-ekologikoa moldatu zuen
Paul Winter
musikari estatubatuarrak. Hark egindako musikaren gainean errezitatu zuen Lertxundik. Lan interesgarria izanik ere, oso zabalkunde eskasa jaso zuen.
Jose Antonio Urbeltz
,
Pello Ramirez
,
Xalbador
eta bere hitzak baliatuta osatu zuen hurrengo diskoa,
Hitaz oroit
(Elkar, 1996). Ondoan azken urteotan bildutako musikari talde zabala zuen:
Olatz Zugasti
,
Angel Unzu
,
Pello Ramirez
,
Fernando Ederra
,
Luis Camino
... Azken urte horietan hildako Martin Irizar eta Aingeru Irigarairi eskainitako hiru abesti ditu diskoak: "Joan zinen", "Udazken koloretan" eta "Uhera". Urte horietan Lertxundi eta Olatz Zugastiren alaba jaio zen, eta oriotarrak
sehaska-kanta
bat grabatu zion: "Iluna denerako".
1998an
Kepa Junkera
trikitilariaren
Bilbao 00:00h
disko arrakastatsuan parte hartu zuen Lertxundik, eta
Bilintxen
hitzak dituen "Loriak udan" abestia grabatu zuen Arriaga antzokian. Baina, batez ere, proiektu berezi bat abiatu zuen: Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin kontzertu bat prestatu zuen Lertxundik, Enrique Ugarteren zuzendaritzapean. Tolosan ospatu behar zen Kilometroak 98 jaiaren harira sortutako ekimena izan zen, eta hortik sortu zen "Auhen sinfonikoa" (Elkar, 1998). Horren ondotik, Euskal Herrian hainbat kontzertu eman zituen, orkestrak lagunduta. Urtea
Bai Euskarari
jaialdi gogoangarrian parte hartuz amaitu zuen: Anoetako estadioan "Zenbat gera" abestu zion Euskal Herri osoari.
2000
. urtea sarien urtea izan zen.
Sabino Arana saria
eman zion izen bereko fundazioak, eta handik gutxira Euskal Herriko Unibertsitateko urrezko domina jaso zuen, Mikel Laboa eta Artze anaiekin batera.
Hurrengo lana
Nere ekialdean
izan zen (Elkar, 2002). Berriro ere ondoan musikari talde zabala zuela, lan liriko eta musikalki landua osatu zuen, heldutasun artistikoaren erakusgarri.
Fernando Pessoa
idazle portugaldarra da disko horren protagonistetako bat, haren bost poema moldatu baitzituen, baita hari eskainitako kanta bat idatzi ere. Horrez gain,
Pete Seeger
kantari estatubatuarraren bertsio bat dago, "Zergatik utzi kantatzeari".
Gipuzkoako Domina jasotzen (2014)
2005
. urtean, berriz, Lertxundik musika munduan emandako 40 urteak ospatu zituen. Horretarako kontzertu sorta bat prestatu zuen, bere ibilbideari begiratua egiteko. Emanaldiak
Tolosan
,
Irunean
eta
Gernikan
izan ziren. Kontzertu horren lekukotasuna jaso zuen 40 urtez ikasten egonak zuzeneko diskoan (Elkar, 2005). Lan horretan bi abesti berri zeuden:
Olatz Zugastik
egindako "Itoitz" eta
Jon Maiaren
hitzak dituen "
Itsasoari begira
". Horrez gain, bere lehen bederatzi lan diskografikoak berrargitaratu zituen Elkar diskoetxeak, berriz masterizaturik.
2006an
,
Alvaro Feito
idazle eta kazetari galiziarrak idatzitako
Benito Lertxundi. Orioko Bardoa
(La Voz del Folk) biografia mardula eman zuten argitara, baita Lertxundiren 50 kanta ezagunenen hitzak, doinuak eta gitarra akordeak biltzen dituen
Zergatik utzi kantatzeari?
(La Voz del Folk) liburua ere.
2008an
Lertxundiren orain arteko azken diskoa heldu zen,
Itsas ulu zolia
(Elkar). 2012an, beste bat atera zuen:
Oroimenaren oraina
. 2012an bertan
Pako Aristi
eta
Mikel Markezek
Plazer bat izan duk, Benito!
liburua atera zuten, liburu horretarako Lertxundiri egin zioten elkarrizketa sail batean oinarrituta.
Sei urteren ondoren diska berria atera du,
Ospakizun gauean
izenekoa, Kantaita disketxeak ekoiztua
[5]
.
- Benito Lertxundi
: hainbat diska txiki,
Cinsak
argitaratuak, 1967, 1967, 1968 eta
Herri Gogoak
1968, 1969, 1970, 1970.
- Ez dok amairu
(1971,
Herri Gogoa
), (2004,
Elkar
)
- Oro lano mee batek...
(1974,
Artezi
)
- ..eta maita herria, uken dezadan plazera
(1975,
Artezi
)
- Zuberoa/Askatasunaren semeei
(1977,
Artezi
)
- Altabizkar/Itzaltzuko bardoari
(1981,
Elkar
)
- Gaueko ele ixilen baladak
(1985,
Elkar
)
- Mauleko bidean... izatearen mugagabean
(1987,
Elkar
)
- Pazko gaierdi ondua
(1989,
Elkar
)
- Hunkidura Kuttunak I
(1993,
Elkar
)
- Hunkidura Kuttunak II
(1994,
Elkar
)
- Hitaz oroit
(1996,
Elkar
)
- Auhen sinfonikoa
(1998,
Elkar
)
- Nere ekialdean
(2002,
Elkar
)
- 40 urtez ikasten egonak
(2005,
Elkar
)
- Itsas ulu zolia
(2008,
Elkar
)
- Oroimenaren Oraina
(2012,
Elkar
)
- Ospakizun gauean
(2018,
Kantaita
)
|
---|
1992–2000
| |
---|
2001–2010
| |
---|
2011–2020
| |
---|
|