Wikipedia, Entziklopedia askea
Benito Pablo Juarez Garcia
(
Guelatao
,
Oaxaca
,
1806ko
martxoaren 21a
-
Mexiko Hiria
,
1872ko
uztailaren 18a
)
Mexikoko
politikaria izan zen. Mexikoko presidentea izan zen 1861etik 1872ra bitartean,
Maximiliano enperadorearen
atzerriko armadaren aurka borrokatu zen 1864tik 1867ra bitartean, eta Mexikoko Errepublika Federalerako oinarriak finkatu zituen. Familia indiar batean sortu zen, eta umezurtz geratu zen hiru urte zituela. Apaiz-ikasketak hasi zituen, baina haiek utzi eta zuzenbide-ikasketak egin zituen ondoren. Oaxacako diputatu (1832-1833) eta gobernari (1847-1852) izan zen.
New Orleansko
hirian bizi izan zen 1853tik 1855era bitartean,
Santa Annaren
diktaduraren garaian; Justiziako ministroa izan zen ondoren, eta konstituzio liberal moderatu bat idatzi zuen 1857an. Urte bereko abenduan hasi zen Gerra Zibila kontserbadoreen eta liberal erradikalen artean, eta konstituzioaren aldeko gobernua antolatu zuen Juarezek Guadalajaran. 1858an, gudaroste frantsesak jabetu ziren Mexikoko lurralde gehienez, eta
Panama
aldera eta, geroago,
Veracruzera
jo zuen Juarezek. 1859an, Estatu Batuek Mexikoko gobernu liberala onartu zuten, eta erreforma-lege garrantzitsu batzuk egin zituen Juarezek (Elizaren ondasunen nazionalizazioa, erlijio-ordenak deuseztatzea, erregistro zibilaren sorrera eta Elizaren eta Estatuaren arteko banaketa). 1860an, herriaren eta Estatu Batuen laguntzaz, Juarez Mexikoko hiriburuan sartu zen. 1861ean, bertan behera utzi zuen kanpo-zorraren ordainketa eta, ordainetan, Mexikon zuzenean esku hartzea erabaki zuten Britainia Handiak, Espainiak eta Frantziak. Juarezekin hitzartu ondoren (Soledadeko Ituna, 1861), gudarosteak erretiratu zituzten Mexikotik Espainiak eta Britainia Handiak. Frantziak berean iraun zuen, eta Mexikoko hiria hartu zuten gudaroste frantsesek 1863an. Hurrengo urtean,
Napoleon III.ak
Mexikoko enperadore izendatu zuen Maximiliano Austriako artxidukea, eta
El Paso del Norte
hirira (egungo Juarez) jo behar izan zuen Juarezek. Estatu Batuen eta Europako estatu batzuen presioen ondorioz, bere tropak erretiratu zituen Frantziak 1867ko martxoan, eta berriro sartu zen Juarez Mexikoko hirian, Maximiliano fusilatu ondoren (1867ko uztaila). Berriro hautatu zuten presidente Juarez, eta baita 1871n ere. Hauteskundeetan iruzurra egin zuelako salaketa egin zioten urte hartan, ordea, eta matxinada-saio batzuk gertatu ziren ondoren (Trevino, Nanclares,
Porfirio Diaz
). Bihotzekoak jota hil zen Benito Juarez 1872an.