Beneventoko gudua
,
K. a. 275ean
gertatu zen, eta
Pirro
Epirokoa
(bere aliatu
samnitarrekin
batera) eta
Manio Kurio Dentatok
zuzendutako
erromatar legioen
arteko azken gudua izan zen, bi aldeetan zeuden soldadu kopurua ezagutzen ez den arren.
Guduari buruzko datu askorik ez dago, baina bai ezagutzen da, garai hartan,
Sizilian
gertaturiko gerraren ondorioz eta erromatarren aurka lortutako
garaipen pirrikoen
ondorioz, ahulduta zegoela, eta, beraz, bere tropak, animikoki oso jota zeuden. Gainera, erromatarrek, elefanteei aurre egiten ikasi zuten (Pirrok lortutako garaipenen meritua zutenak), muturrean, argizaria sutan zuten gezien bidez, eta, beraz, Beneventoko guduan, elefanteek, beldurtuta ihes egin zuten, tartean harrapatzen zuten pertsona oro zanpatuz, armada batekoak zein bestekoak. Gudua, aldeetako bakar baten alde erabaki ez zen arren, Pirrok bere troparik hoberenak galdu zituen, eta, garai hartan, gudu batean, ahal bezain baja gutxien izan behar ziren, eta, ondorioz, Epirora itzuli behar izan zuen. Horren ondorioz, samnitarrak, azkenik, menderatuak izan ziren, eta
Magna Graecia
guztia galdu egin zen, bertako hiriek, euren pribilegioak mantendu zituzten arren,
Erromari
leial izatera zin egitearen baldintzarekin.
Erromatarrek, sekula ez zuten Pirro gudu batean garaitzerik lortu, baina ahultzea bai lortu zuten, eta
Antzinaroko
jeneral hoberenetako bati gerra irabaztea.
Pirroar Gerrek
, erromatar legioek
mazedoniar falangearekiko
zuen nagusitasuna erakutsi zuten, haien mugikortasun handiagoagatik. Greziarrek, sekula gehiago ez zuten izango Erromari aurre egiteko hain gai zen jeneralik.