- Artikulu hau beltz (argipen) buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus ≪
Beltz (argipena)
≫.
Beltza
|
Kolore koordenatuak
|
Hamaseitarra
|
#000000
|
RGB
|
(r, g, b)
|
(0, 0, 0)
|
CMYK
N
|
(c, m, y, k)
|
(0, 0, 0, 100)
|
HSV
|
(h, s, v)
|
(0°, 0%, 0%)
|
Beltza
kolorerik
ilunena da,
argi
ikusgarriaren absortzio edo falta osoa dela eta ematen dena. Ez da kolore
kromatikoa
, hau da,
tonalitaterik
gabeko kolorea da,
zuria
eta
grisa
bezala. Sinbolikoki
iluntasuna
irudikatzeko erabiltzen da.
Tinta
beltza
liburuak
, egunkariak eta dokumentuak inprimatzeko erabiltzen den kolorerik ohikoena da,
paper
zuriarekiko
kontrasterik
handiena erakusten duelako eta irakurtzeko errazena delako. Arrazoi ezberdinak direla eta, pantaila zurian testu beltza erabiltzea da ohikoena ordenagailuetako pantailetan ere. Kolorezko inprimazioan, aldi berean
zian
,
hori
eta
magenta
tintak batzen lortzen da, kolorerik ilunena ematen.
Askotan, kontrakoak adierazteko "zuria eta beltza" ideia erabiltzen da, bereziki metaforikoki egia eta ignorantzia, ontasuna eta gaiztotasuna edo "Garai Ilunak" eta
Argien Garaia
adierazteko.
Erdi Arotik
aurrera solemnitatea eta autoritatearen kolore sinbolikoa izan da eta, arrazoi hau dela eta,
epaile
eta magistratuek eraman ohi duten kolorea da.
Beltza izan da, gainera,
neolitikoan
labar-artean
erabiltzen zen koloreetako bat.
XIV. mendetik
aurrera
monarkian
oso erabilia izan zen, baita
apaiz
, epaile eta gobernuko ofizialen artean.
Ingalaterran
Erromantizismoan poetek eramaten zuten kolorea zen, eta
XIX. mendetik
aurrera negozio eta estatuburuek, bereziki gizonek, jantzi duten kolorea izan da.
Erromako Inperioan
doluari
lotutako kolore bilakatu zen, eta mendeetan zehar
heriotza
,
deabrua
,
sorginak
eta
magiarekin
lotutako kolorea izan da. Gaur egun ere kolorerik ohikoena da dolua adierazteko.
Adituen ustez,
[1]
*
bel
(≪beltz, ilun≫) erroa eta esanahi ezezaguneko *
-tz
atzizkia
bereizi behar dira hitzaren osaeran.
Erro bera ikus daiteke, gutxienez,
arbel
(*≪harri beltz≫),
goibel
(*≪goi beltz≫),
orbel
(*≪orri beltz≫) eta
ubel
(*≪ur beltz≫) hitzetan, baita
gibel
eta
sabel
-en ere, ziurrenik. Horietatik ondoriozta daiteke erroak berak bazuela ≪beltz, ilun≫ adiera (atzizkiaren funtzioa ezezaguna da).
Atzizkiari dagokionez, aldiz,
bortz
eta
hortz
hitzetan ere aurkitzen duguna omen da, nahiz eta haren esanahia ez den argitu (ikus baita ere
ahune
/
ahuntz
,
bera
/
beratz
≪bigun≫ eta, beharbada,
bele
/
belatz
bikoteak, halako atzizki bat bazela argiago erakuts lezaketenak).
Nabarmentzekoa da, bestalde, *
bel
erroa litzatekeela, egungo
aitzineuskara
ren berreraiketa estandarraren barruan, ondare zaharreko
izenondo
bakun (ez eratorri eta ez konposatu) bakarretarikoa, eta kolore bati dagokion bakarra (ikus
gorri
,
hori
,
urdin
,
zuri
).
Ikerlari batzuen ustez,
beltz
-en jatorrizko forma
akitaniera
zko
belex
-en dugu (ikus baita ere
iberiera
zko
beles
). Proposamen horretan,
beltz
hitza
bele
hegazti-izenaren eratorritzat hartzen da, ezohiko sinkopa baten bidez eraldatua, agian maiz hitz elkartuetako bigarren osagaia izatearen ondorioz
bokal
ahulena galdurik (*
-beletz
>
-beltz
).
Alabaina, kontuan hartu behar da akitanierazko idazkunetan <L> bakunaz idatzirik ageri dela, eta
belex
hark edo, zehazki, haren oinarrian zegokeen *
bele
forma zahar batek gaur egungo euskaran **
bere
ematea esperoko genukeela. Hortaz, akitanierazko
belex
haren erroa ezin liteke zuzenean egungo
bele
hitzarekin lotu.
Izan ere, gorago aipatutako hitz elkartu fosilduek (
arbel
,
goibel
,
orbel
,
ubel
) erakusten dute bazela *
bel
erro zahar bat.
- ↑
Lakarra, Joseba A.; Manterola, Julen; Segurola, Inaki. (2019).
Euskal Hiztegi Historiko-Etimologikoa (EHHE-200).
Euskaltzaindia, 119. or.
ISBN
978-84-946477-8-9
.
.