Belisario

Wikipedia, Entziklopedia askea
Belisario

Antzinako Erromako senataria


Magister militum


strategos



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotza Sapareva Banya (en) Itzuli, 505
Herrialdea   Bizantziar Inperioa
Heriotza Konstantinopla , 565eko martxoa (59/60 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Antonina (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak antzinako greziera
Jarduerak
Jarduerak politikaria , ofizierra eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarra Bizantziar armada
Gradua Magister militum
Parte hartutako gatazkak Iberian War (en) Itzuli
Vandalic War (en) Itzuli
Gerra Gotikoa (535-554)
Nika matxinada

Belisario [1] (K.o. 500 inguruan [2] - 565 ) Bizantziar Inperioaren historiako jeneral ospetsuena dugu. Taktikan aditua, baliabide urriekin etekin ikaragarriak lortu zituen Justiniano I.a enperadorearentzat.

Oso leiala izan zitzaien bere agintariei, baina ez zuen tratu onik jaso Justinianorengandik. Enperadoreak, jeneralaren arrakasten inbidiaz, harat eta honat eraman zuen, eta armadaren buruzagitza hainbat alditan kendu zion, nahiz eta gero berriro itzuli behar izaten zion. Agintariaren laguntza handirik ez izan arren, Belisario gabe ezinezkoak lirateke inperioak garai hartan lortu zituen konkista gehienak. Narses jeneralak ordezkatu zuen azkenean, Justinianoren aginduz. Justinianok Belisario preso hartu zuen; geroago, aske utzi eta barkamena eskatu zion. Justiniano baino zenbait aste lehenago hil zen. Gaurdaino Justinianok Belisario itsuarazi eta eskale bihurtu zuelako kondaira iritsi zaigun arren, jeneralaren bizitzaren amaierari buruzko istorio hori ez da egiazkoa. Historiako jeneral abilenetakoa dela esan ohi da.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak .
  2. Martindale, John R.; Jones, A.H.M.; Morris, J. (1992). The Prosopography of the Later Roman Empire . IIIa liburukia. Cambridge University Press. 181?224. orrialdeak. ISBN 0-521-20160-8 .

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Wikimedia Commons en badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Belisario Aldatu lotura Wikidatan