Wikipedia, Entziklopedia askea
Beisbol Liga Nazionala
(
National League of Professional Baseball Clubs
)
Beisbol Liga Handiak
osatzen dituzten bi ligen artean (bestea
Amerikar Beisbol Liga
da) antzinakoena da (
1876ko
otsailak 2an
sortua).
1903ko
denboralditik aurrera, bi ligetako denboraldi erregularreko txapeldunek elkarren aurka jokatu duten
Munduko Sailak
deritzonean (hau ez zen jokatu ez
1904an
ezta
1994an
ere).
Liga Nazionala
1876an
zortzi taldek osatzen zuten, horietako sei, jada desagertua zegoen Elkarte Nazionaleko (National Association) kide izan zirelarik. Jatorrizko taldeetatik soilik bi mantentzen dira gaur egun:
Chicago Cubs
eta
Atlanta Braves
, garai hartan White Stockings eta Red Caps bezala ezagutzen zirenak.
93 urtez Liga talde bakar batean lehiatzen zen,
1969an
sei taldeko bi dibisiotan banatuz (Ekialdekoa eta Mendebaldekoa, eta ondoren, dibisio bakoitzeko txapeldunek elkarren aurka jokatzen zuten Liga Nazionaleko Txapelketa Sailean Munduko Sailera joateko eskubidea lortzeagatik.
1994ko
denboralditik aurrera Liga hirutan banatu zen (Ekialdekoa, Erdialdekoa eta Mendebaldekoa), komodin (wild card) baten gehikuntzarekin, bigarren postuan geratu direnen artean errekorrik hoberena duen taldea dena. Hala, Lau talde Dibisio Sailera pasatzen dira.
Liga Nazionala
Zirkuitu Zaharra
bezala ere ezagutzen da, Amerikar Liga baino 25 urte zaharragoa baita. Tradizionalagotzat hartzen den Liga bat da,
izendatutako bateatzailearen
araua sekula hartu ez zuena (Amerikar Ligak
1970eko hamarkadan
bai egin zuena). Honek, manager edo entrenatzailearen papera Amerikar Ligarekin alderatuta garrantzitsuagoa dela eta
home run
eta erasoko jokaldi handi gutxiago dagoela esan nahi du, bateatzeko alineazioan
pitcherraren
presentziaren ondorioz, hau beti gertatzen ez den arren.
Liga Nazionaleko hiru dibisioen artean sei talde dituen bakarra da Erdialdekoa. Beste biek bosna talde dituzte.