Beatriz Artolazabal Albeniz
(
Gasteiz
,
Araba
,
1970eko
apirilaren 3a
)
arabar
politikari
jeltzalea
da.
2016ko
azaroaren 28tik
aurrera
Enplegua eta Gizarte Politiketako Sailburua
izan zen.
[1]
2020ko irailetik aurrera Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua izan zen
Inigo Urkullu
lehendakariaren
hirugarren gobernuan
. 2023ko otsailean utzi zuen kargua, EAJren Gasteizko alkategaia izateko maiatzeko udal hauteskundeetan.
Euskal Herriko Unibertsitatean
ekonomia ikasitakoa, arlo pribatuan lan egin ondoren, 2000. urtean jaioterriko zinegotzi hautatu zuten.
[2]
Arabako Aldundiko
Gizarte Zerbitzuen diputatua izan zen, eta aurretik
Osakidetzako
ekonomia eta finantza zuzendari izandakoa.
[3]
Gasteizen jaio zen, 1970ean. Gasteizko
Zaramaga
auzoan hazi zen.
[4]
Aita
bergararra
eta ama
soraluzetarra
ditu, garai batean Zaramagako
batzokiaren
arduradunak izandakoak.
[5]
Ekonomia eta Enpresa Kudeaketan lizentziatu zen
Euskal Herriko Unibertsitatean
, Nazioarteko Ekonomian eta Garapenean espezializatuta. 18 urterekin
EGIko
kidea egin zen, eta 21 urterekin EAJn alderdikidetu zen.
[6]
Hainbat enpresatan administrari lanak egin zituen. 1995etik 1996ra informatika eta administrazio lanak egin zituen Gizaker enpresan. 1998an finantzako eta administrazioko praktikak egin zituen Guascor I+D enpresan. 1998tik 1999ra Astilan enpresako (Sormen taldeko enpresa) administraria eta komertziala izan zen. 1999an Logic Control enpresara batu zen, eta merkataritzako eta prestakuntza-lanetako arduraduna izan zen 2000ra arte.
2000n Gasteizko Udaleko zinegotzi izendatu zuten. 1999ko udal hauteskundeetan
EAJ-EA
koalizioaren zerrendetan aurkeztu zen, baina ez zen hautetsia izan. Hala ere, 2000ko abenduan Pedro Elosegik utzitako hutsunea betetzeko aukeratu zuen EAJk. 2003ko udal hauteskundeen ondoren berriz ere zinegotzi hautatua izan zen, eta oposizioko kide gisa jarraitu zuen 2007ra arte.
[7]
2005ean, Gasteizko lehen ezkontza homosexuala zuzendu zuen.
[5]
2008an Gasteizko
Santiago Ospitaleko
ekonomia eta finantza zuzendaria izendatu zuten. 2011n kargua utzi zuen, eta erakunde-kontsultore gisa egin zuen lan 2011tik 2013ra.
[8]
2012 eta 2013 bitartearen EAJren
Araba Buru Batzarreko
kidea izan zen, gizarte-ekintza, etxebizitza eta osasun gaiez arduratuz.
[9]
2013an
Osakidetzako
ekonomia eta finantza zuzendaria bilakatu zen.
[10]
2015ean Osakidetza utzi zuen,
Arabako Foru Aldundian
Gizarte Zerbitzuen foru diputatua izendatu zutelako. 2016an kargua utzi zuen,
Inigo Urkullu
lehendakariak
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako
sailburua izendatu zuenean.
2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen
ondoren, Artolazabalek Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu gisa jarraitu zuen
Urkulluren hirugarren gobernuan
. 2021eko irailean bere sailak
Gernikako estatutuan
jasotako espetxeen kudeaketaren eskumena jaso zuen, ordura arte Espainiako Gobernuaren esku zegoena.
[11]
2022ko irailean, 2023ko udal eta foru hauteskundeetarako hautagaiak izendatzeko EAJren barne-prozesuak hastear zirela, haren izenak indarra hartu zuen Arabako Aldundirako edo Gasteizko Udalerako balizko hautagai gisa.
[12]
[13]
Urriaren 25ean, EAJren Araba Buru Batzarrak Gasteizko alkategai izateko proposatuko zuela iragarri zen,
Gorka Urtaranen
lekua hartuz. Era horretan, EAJk euskal hiribururen bateko alkate izateko proposatzen duen bigarren emakumea bilakatu zen,
Maria Jesus Agirreren
ondoren (1999an
EAJ-EA
koalizioaren zerrendaburu izandakoa).
[14]
2023ko otsailaren 14ean utzi zuen sailburu kargua hauteskunde kanpainara dedikatzeko, eta
Nerea Melgosak
ordezkatu zuen.
Mendibilen
bizi da,
Arratzua-Ubarrundian
.
[15]
[16]
Ezkonduta dago eta seme bat eta alaba bat ditu.
[17]
Haurtzaroan ezin izan zuen euskara ikasi, haren
Soraluze
eta
Bergarako
familiak euskara galdu egin baitzuen, eta helduaroan hasi zuen euskalduntze-prozesua.
[4]
[18]
- ↑
Berria.
≪Sailburuak≫
Berria
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
Arabako Foru Aldundiaren webgunea
- ↑
Beatriz Artolazabal CV (PDF),
Eusko Jaurlaritza
https://web.archive.org/web/20190408011646/https://www.irekia.euskadi.eus/uploads/attachments/8847/artolazabal_albeniz_beatriz_eu.pdf
- ↑
a
b
Irekia.
≪Irekia - Artolazabalek EuskarAbentura gazte espedizioa bisitatu du Aulestin eta euskararen erabilera sustatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratu du≫
www.irekia.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2023-07-01)
.
- ↑
a
b
(Gaztelaniaz)
≪Una chica del partido de toda la vida≫
El Correo
2022-10-25
(Noiz kontsultatua: 2022-10-25)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Beatriz Artolazabal, la politica a pie de calle que intenta rodearse de los mejores≫
EITB
2021-11-07
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Beatriz Artolazabal asume el reto de reformar Lanbide y orientarlo al empleo≫
El Diario Vasco
2016-11-24
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria - EHAA. (2011).
≪1149/2011 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Beatriz Artolazabal Albeniz andrea Santiago Ospitaleko Ekonomia eta Finantzako zuzendari kargutik kentzea xedatzen duena.≫
www.euskadi.eus
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Xabier Agirre sera portavoz del ABB≫
El Correo
2012-04-19
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
≪Beatriz Artolazabal, nueva directora de la Division Economica de Osakidetza≫
Redaccion Medica
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
≪Gaurtik aurrera Jaurlaritzak kudeatuko ditu Euskadiko espetxeak≫
EITB
2021-09-28
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
≪Atutxa: "EAJk beti nahiago izaten du Moncloan gehiengo absoluturik ez izatea, ez garelako existitzen"≫
EITB
2022-07-03
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Yurre, David. (2022-10-17).
≪Una encuesta se cuela en la vispera de la gran decision del PNV sobre Gorka Urtaran y Ramiro Gonzalez≫
cadena SER
(Noiz kontsultatua: 2022-10-19)
.
- ↑
≪Urtaran ez da berriz izango EAJren Gasteizko alkategaia, eta Beatriz Artolazabalek hartuko du haren lekua≫
EITB
2022-10-25
(Noiz kontsultatua: 2022-10-25)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Armentia, Iker. (2015-08-14).
≪Estos son los bienes de Ramiro Gonzalez y el resto del Gobierno PNV-PSE de la Diputacion de Alava≫
Cadena SER
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
≪https://twitter.com/eajpnv/status/1249278401166352384≫
Twitter
(Noiz kontsultatua: 2022-10-26)
.
- ↑
(Gaztelaniaz)
Expres, Norte. (2020-09-05).
≪La unica consejera alavesa del Gobierno Vasco≫
Norte Expres | Noticias de Vitoria-Gasteiz y Alava.
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.
- ↑
≪"Goizero, eguna euskarazko irakaslearekin hasten dut..."≫
Twitter
(Noiz kontsultatua: 2022-09-26)
.