Wikipedia, Entziklopedia askea
Bayer 04 Leverkusen
Ezizena(k)
| Werkself
(aspirinak),
Vizekusen
(beti bigarren)
|
---|
Sorrera
| 1904
|
---|
Futbol zelaia
| BayArena
edukiera: 30.210 lagun
inaugurazioa:
1932
(2009an berriztua)
|
---|
Presidentea
| Rudi Voller
|
---|
Entrenatzailea
| Xabi Alonso
|
---|
Liga
| Bundesliga
|
---|
2022-23
| 6.a
|
---|
Webgunea
| Webgune ofiziala
|
---|
|
|
|
Bayer 04 Leverkusen
(izen osoa
Bayer 04 Leverkusen Fußball GmbH
)
Alemaniako
futbol
talde ezagunenetako bat da,
UEFA Kopa
bat irabazia duena.
Leverkusen
hiriko taldea da, bertako etxeko partiduak
BayArena
estadioan jokatzen dituelarik.
1903an Wilhelm Hauschildek lantegiko 170 langileren sinadurakzituen eskutitz bat idatzi zion
Bayer
konpainiari kirol talde bat babes zezan eta 1904ean
Turn- und Spielverein Bayer 04 Leverkusen e. V.
sortu zen, eta 1907an futbol atala sortu zuen. Ez da talde garrantzitsua izan azken hamarkadetara arte. 1980an
Bundesligara
igotzea lortu zuen eta ordutik ez da inoiz jeitsi. 1986-87 denboraldian UEFA Kopan parte hartzea lortu zuen eta hurrengo denboraldian txapeldun izan ziren. Alemaniako txapelketetan ez du zorte handirik izan, daukan titulu bakarra 1993ko Kopa da eta Ligan bost aldiz izan da bigarrena, hortik bere ezizenak
Vizekusen
(bigarren-kusen) edo
Neverkusen
(inoiz-kusen).
2002an
UEFAko Txapeldunen Ligako
finalera iritsi ziren baina 2-1 galdu zuten
Real Madrilekin
Glasgowen
. 2010ko hamarkadan Bundesligako postu gorenetan ibili da eta Europako txapelketetako ohikoa bihurtu da.
Gizonezkoen futbol taldeak 1993an
Alemaniako Kopa
irabazi zuen eta ez zuen
Bundesliga
inoiz irabazi, ―"Neverkusen" esaten zioten―, 2024. urtera arte, nahiz eta 5 aldiz izan zen bigarrena
[1]
. Europan
UEFA Kopa
irabazia du eta 2002an
UEFAko Txapeldunen Ligako
finala jokatu zuen.
2022an
Xabi Alonso
entrenatzaile tolosarra fitxatu zuen. 2023-24 denboraldia bikiana izan zen, Alemaniako Liga eta Kopa irabazi zituen partida bakarra galdu gabe, inoiz Bundesligan gertatu gabea zen hori. UEFA Europa League txapelketako finalera iritsi zenerako 51 partida jarraian zeramatzan galdu gabe, baina finalean
Atalanta
3-0 emaitzaz nagusitu zitzaion.
Kolore gorria eta beltza ditu Bayer 04 Leverkusen taldearen ekipamenduak.
2022ko uztailaren 30ean eguneratua.
- Txapelduna (0):
- Finalista (1): 2002
- Txapelduna (0):
- Finalista (1): 2024
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Bayerrek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
- ↑
(Ingelesez)
Stafford-Bloor, Rafa Honigstein and Seb.
≪How Bayer Leverkusen won the Bundesliga: Alonso magic, breaking up cliques and clever transfers≫
The Athletic
(Noiz kontsultatua: 2024-04-15)
.
|
---|
UEFA Kopa, 1971?2009
| 1970eko hamarkada
| |
---|
1980ko hamarkada
| |
---|
1990eko hamarkada
| |
---|
2000ko hamarkada
| |
---|
|
UEFA Europa League, 2009?egun
| 2000ko hamarkada
| |
---|
2010eko hamarkada
| |
---|
2020ko hamarkada
| |
---|
|