한국   대만   중국   일본 
Barrio conflictivo - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Barrio conflictivo

Wikipedia, Entziklopedia askea
(≪ Barrio Conflictivo ≫ orritik birbideratua)
Barrio conflictivo
Barricadaren albuma
Egilea(k) Barricada
Argitaratze-data 1985
Izenburua Barrio conflictivo
Ekoizpen lekua Espainia
Ezaugarriak
Hizkuntza gaztelania
Diskoetxea Sonua
Deskribapena
Honen parte da Barricada's albums in chronological order (en) Itzuli

Barrio Conflictivo , euskaraz Auzo gatazkatsua , Barricada rock taldearen bigarren disko luzea izan zen. Lana 1985ean plazaratu zuten eta ekoizlea Rosendo Mercado izan zen. Diskoan Mikel Astrain taldearen bateriajolea eskainitako kanta bat jaso zuten, "Pon esa musica de nuevo". Astrain Artaxoan , 1984ko martxoaren 17an hil zen, kontzertu batean, buruko isuri baten ondorioz. [1] Diskoa Donostiako Tsunami estudioetan grabatu zuten, Oihuka diskoetxearekin. Disko honetan berriro ere rock urbanoa letra gogorrekin aurkezten ziren. Sergio Oses-ek ez zuen disko honetan jo, taldea utzi baitzuen; Alfredo Piedrafita eta Fernando Coronado , bestetik, taldean sartu ziren. [2] Ziur aski, Barrio conflictivo talde nafarraren disko onenetarikoa izan da.

Auzo gatazkatsuaren abesti hau Txantrea auzoari eskainita zegoen non, 1980. hamarkadan mugimendu politiko indartsua zegoen. Bertako borroka hain zen handia non askotan atxiloketak, manifestazioak, barrikadak eta poliziaren aurkako lizkarren ondorioz, komunikabide espainiarrek "auzo gatazkatsua" ezizena ipini zioten.

Abestien zerrenda [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Callejon sin salida - 3:11
  2. Pon esa musica de nuevo - 3:11
  3. Nacido en un tobogan - 3:20
  4. No pongas el culo - 3:17
  5. Algun dia rodara tu cabeza - 2:43
  6. Lentejuelas - 4:14
  7. Miralo - 3:12
  8. Manana sera igual - 4:01
  9. Noche en la ciudad - 3:20
  10. Barrio conflictivo - 3:27

Erreferenziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Fernando F. Garayoa, ≪ Una historia de rocanrol ≫, Noticias de Navarra , 2013ko urriaren 1.an.
  2. https://rocksesion.com/2013/04/05/barricada-barrio-conflictivo-1985/

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]