Wikipedia, Entziklopedia askea
Barnard College
New Yorkeko
emakumeentzako erreserbatutako arte liberalen unibertsitatea da. 1889an sortua, Barnard College
Columbia Unibertsitatearekin
dago lotuta, nahiz eta
Manhattango
Morningside Heights
auzoan
campus
independente bat izan. Establezimenduak ere bere administrazioa du, bere irakasle propioak eta bere aurrekontua. Bere campusa
Broadway
-n zehar zabaltzen da 116. eta 120. kaleen artean, hau da, Columbia inguruan.
Barnard-en izena unibertsitateko jatorriraino atzera egiten du eta
Estatu Batuetako
establezimendu ospetsu eta selektiboetako bat da ≪
Seven Sisters
≫ taldekoa baita. Campusa
Academic Acropolis
barrutian dago, horrela deitua hainbat establezimenduen kontzentrazioagatik, horien artean Bank Street College of Education edo Jewish Theological Seminary.