Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbarella
1968ko
Roger Vadim
frantziar
zinema zuzendariaren
zientzia-fikziozko
filma bat da.
Jean-Claude Forest
komikigilearen
Barbarella
komikian oinarritua dago. Bertan,
Jane Fonda
,
Ugo Tognazzi
,
Anita Pallenberg
,
Milo O'Shea
,
Marcel Marceau
eta
Claude Dauphin
aktoreek antzeztu zuten. Soinu banda
Maurice Jarre
musikagilak konposatu zuen.
B serieko
fantasiazko
generoko kultuzko filma da. Bitxikeri gisa, filmaren tituluen arabera Jane Fonda protagonistaren amaierako eszenako jantziak
Paco Rabanne
pasaitar jostunak diseinatu zituen. Bestalde, filman erabiltzen diren pasahitzetako bat
Llanfairpwllgwyngyllgogerychwyrndrobwllllantysiliogogogoch
da, mundu osoko udalerri baten hirugarren izenik luzeena omen dena,
Galesko
Anglesey
uharte eta konderrian dagoen benetazko udalerriaren izena delarik.
40.000. urtea, Lythion planeta. Barbarella (
Jane Fonda
) kementsua mota guztietako abentura, arrisku eta gozamenak biziko dituen planeta misteriotsuan lurrartu berri du.