Wikipedia, Entziklopedia askea
Barazek
(
arabieraz
:
????? bar?zeq
)
siriar
-
palestinar
jatorriko
galleta
bat da,
sesamo
haziez estalirik aurkezten dena. Batzuetan alde batean semaso haziak eta beste aldean
pistatxo
zatitxoak izaten ditu eta errezeta batzuetan
eztia
ere gehitzen zaio
[1]
. Siriako eta Palestinako
azkenburu
ezagunena da.
Barazek galletak zapore
gozoa
,
gurintsua
eta
intxaurkara
du eta ehundura kurruskaria eta hauskorra
[2]
.
Eskueki 250 gramo
irin
eta 150 gramo
gurin
(hotza eta xerratan zatitua) nahasten dira. Masa hori txikitu egiten da hondarraren ehundura hartzen duen arte eta
azukre hautsa
, bi
arrautzaren
gorringoa
eta
banilla
-zukua gehitzen zaizkio. Orea trinkotu, film paperetan bildu eta hozkailua atseden hartzen uzten da. Frantziar gastronomiako
ore hautsiaren
itxura du une horretan. Ordu batzuk igaro ondoren orea hozkailutik atera eta 15 gramo inguruko bolatxoak egiten dira. Bolatxo horiek sesamoa duen plater batean zapaldu eta laberako azpilean kokatzen dira.
Labea
200ºC-tara aurrez berotu eta azpila sartzen da. 10 minutu inguru egongo da barruan, ertzak xigortzen hasi direla ikusterakoan atera egiten da eta saredun azpil batean hozten eta gogortzen uzten da.
Barazek guztiek dute irina, gurina, azukrea eta sesamoa oinarrian. Hainbatek ghee-a erabiltzen dute, iragazitako gurina, kaloria gutxiago izan dezan
[2]
. Tokian tokiko aldaerak ere badaude eta osagai berriak gehitzen zaizkie, hala nola,
arrautza
,
esnea
,
pistatxoak
,
eztia
,
mahleb
espeziea,
legamia
edota
banilla
.
Otomandar
garaian
[3]
Siriako hiriburua den
Damaskon
sortu zela esaten da
[4]
, Al-Midan auzoan hain zuzen ere. Siriako beste hiri batzuetan ere oso tradizionala da, Homs eta Allepo hirietan esate baterako. Ondoren inguruko herrialdetara zabaldu zen
[4]
eta gaur egun
Sortalde
guztian aurkitu daiteke,
Palestinan
,
Libanon
eta
Jordanian
besteak beste
[5]
. Palestinako azkenburu ezagunenetakoa da eta
Jerusalemgo
kaleetan barazek saltzaile ugari aurkitzen dira
[6]
.
Barazek galletaren errezetak aldaera ugari izan ditzakeen arren, barazek galleta estandar batek honako nutrizio balioak ditu.