한국   대만   중국   일본 
Bandera Negra (talde armatua) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Bandera Negra (talde armatua)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bandera Negra edota Santa Germandat Catalana , euskaraz : ≪Bandera Beltza≫ edota ≪Kataluniar Anaitasun Santua≫, Kataluniako Estat Catala alderdi politiko independentistaren sekretupeko talde armatu bat izan zen. 1925eko maiatzaren 13an , Bartzelonan sortua izan zen. Izena 1713-1714ko Bartzelonako Setioan kataluniarrek erabilitako Bandera Beltzaren omenez zeraman.

Buruzagitza eta kide arrunten artean dozenaren bat kidez osatua zegoen, buzuzagi nabarmenenak Marcel·li Perello i Domingo, eta Jaume Compte i Canelles ziren (azkena baita CADCIko kide ere). Bestelako kide nabarmenak: Miquel Badia i Capell , Daniel Cardona i Civit (kanpo buruzagia), Ramon Xammar , Emili Granier Barrera , Jaume Julia , Joan Bertran i Deu eta Jaume Balius i Mir .

1925an Garrafeko konplota zeritzonan Alfontso XIII.a Espainiakoa hiltzen saiatzeagatik ezagunak egin ziren.

Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]