한국   대만   중국   일본 
Balutxistan (Pakistan) - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Balutxistan (Pakistan)

Koordenatuak : 30°07′N 67°01′E  /  30.12°N 67.01°E  / 30.12; 67.01
Wikipedia, Entziklopedia askea
Balutxistan
????????
  Pakistan
Administrazioa
Estatua   PAK
Izen ofiziala ????????
ISO 3166-2 PK-BA
Hiriburua Quetta
Chief Minister of Balochistan (en) ItzuliJam Kamal Khan (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak 30°07′N 67°01′E  /  30.12°N 67.01°E  / 30.12; 67.01
Azalera 374,190 km²
Mugakideak Afganistan , Iran , Sindh eta Punjab
Demografia
Biztanleria 13.162.222 (2014)
Dentsitatea 22,7 bizt/km²
Gentilizioa Balutxistandar
Informazio gehigarria
Gobernadorea Owais Ahmed Ghani
Hizkuntzak Balutxiera
Paxtuera
Brahuiera
Persiera
Ordu eremua UTC+05:00
www.balochistan.gov.pk/

Balutxistan [1] Pakistango probintzia bat da. Balutxistan, gainera, zabalagoa den eskualde bateko partea da, Iranen eta Afganistanen ere izen bereko eskualdeak baitaude. Horrekin duen mugaz gain, iparraldean Administrazio Federaleko Tribu Eremuak , eta ekialdean Punjab eta Sindh probintziak ditu mugakide. Hegoaldean Arabiako itsasoa dago.

Pakistango lau probintzietatik handiena da, 347.190 km 2 rekin, baina biztanleria txikiena du, 6,3 milioi 1994an . Hegoaldeko aldeak Makran izena du eta erdialdekoak Kalat . Hiriburua Quetta da, Afganistango mugatik gertu dago eta Kandaharrekin lotura duen errepidea du.

Historia [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

Balutxistanen aurkitu dira Asiako hegoaldeko lehenengo nekazaritza-guneak, horietatik lehena Mehrgarh ( K. a. 6500 urtekoa ).

1958 arte, Muskat eta Omango Sultanerriaren mende izan zen Balutxistango kostaldeko Gwadar hiria; urte hartan, Pakistanek milioi bat estatubatuar dolarrean erosi zuen barrendegi hori.

1970etik aurrera Balutxistango mugimendu nazionalistak indarra hartu zuen, National Awami Party alderdia buru izanik.

2013an Txinari eman zitzaion Gwadarko portua kudeatzeko ardura, kontratuz, eta merkataritza portu handi bat garatzen ari dira txinatarrak.

Erreferentziak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]

  1. Euskaltzaindia . (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10) .

Ikus, gainera [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]


Kanpo estekak [ aldatu | aldatu iturburu kodea ]